Berritzaileak edo/eta oinarri teknologikodunak diren enpresak sortzen laguntzen dugu, unibertsitatean sortutako ikerketaren emaitzak ustiatu eta transferitu ahal izateko.
Proiektua balioztatzeko eta kontrastatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, baita negozio-plana egiteko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkideak / inbertitzaileak / kolaboratzaileak bilatzeko ere.
Guneak eskaintzen ditugu: bulegoak edo tailerrak prezio murriztuetan. Egitura fisiko bat, eta zerbitzuetakoa, zuen lehiakortasun- eta biziraupen-aukerak areagotuko dituena.