LHko ekintzailetzaren esperientziak eta kasu praktikoak

Asteartea, 30.   11:00-11:45

Sortzea eta abian jartzea

Hizlaria/k

Pili Alonso
Tknikako (Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntzaren arloko zuzendaria.

Arantza Alvarez
Lanbide Heziketan enpresen sorrera sustatzera zuzenduriko Urratsbat ekintzailetza programaren arduraduna.

Lola Rodriguez
Emilio Campuzano LHIK-ko irakaslea eta Urratsbat programaren dinamizatzailea bere ikastetxean.

Parte hartzaileak:

Aitor Criado
Diseinatzaile grafikoa.

Eduki herrikoiak lantzen dituzten herrialde honetako sortzaileekin egiten dut lan, bezeroari nahierako sormena eskainiz: bideo baterako azala, zein ekitaldi garrantzitsu bat edo jatetxe baten irudia.

Argieskema

Industria enpresen eskema elektrikoak eguneratzen eta digitalizatzen espezializatutako lehen enpresa, mantentze lanetarako ekipoarentzat tresna erabilgarri bihurtuko diren eskema praktiko eta egiazkoak sortzeko helburuarekin. Digitalizatzeaz ari garenean, EZ gara eskaneatzeaz ari. Proiektu berri bat sortzeaz baizik. EPLAN ingeniaritza elektrikoko programaren bidez egiten dugu.

BIZINAMASI

Erakundeei laguntzea irisgarritasunaren eta inklusioaren kultura zeharka eta modu berritzailean txertatzen. Gure kooperatibak pertsona guztientzako inguruneak, zerbitzuak eta produktuak diseinatzeko aukerak eta esperientziak sortzen ditu.

Laburpena

URRATSBAT programatik LHko ikasleek ekintzailetza eta enpresak sortzea bultzatzen dugu. Gaur, elkarren artean oso desberdinak diren hainbat enpresa aurkeztuko ditugu, ekintzailetzan aitzindaria den eta dagoeneko 20 urte baino gehiago dituen programa honen aniztasuna eta aberastasuna islatzen dutenak.

Batetik, Aitor Criadoren kasuan, ikusgarritasuna eman nahi diogu gazteen ekintzailetzari (18 urte baino ez ditu) eragin sozial handiko eremu batean, influencer oso ezagunentzat lan egiten baitu. 

Bestalde, Urratsbat-en gizarte ekintzailetzarekin konprometituta gaude, eta, zehazki, kooperatibismoa sustatu nahi dugu, enpresak sortzeko modu juridiko gisa. Horregatik ekarri dugu gizarteratze gaietan ere lan egiten duen Bizinamasi kooperatiba.

Azkenik, Argieskema enpresarekin, sektore teknologikoko emakume ekintzailearengan jarri nahi dugu arreta.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema