Negozio plana: akonpainamenduaren garrantzia arrakasta izateko

Aseazkena, 1.   13:00-13:45

Enpresa proiektuak

Hizlaria/k

Isabel Morejón Llamosas

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua bada ere, haren ibilbide profesionala enpresaren arloari lotuta egon da beti, eta azken 20 urteetan ekintzailetzako aholkularitza teknikari gisa egin du lan Deman, Bizkaiko ekintzaileei laguntza emanez negozio planaren prestakuntzan eta garapenean.

 

Iratxe Vilariño

iratxevilarino.com, diabetesean  eta hezkuntza emozionalean laguntza psikologikoa eskeintzen duen webgunea. Apustu segurua

eragin positiboa sortzeko diabetesa duten pertsonetan eta bere familietan.

STELLA GARCIA ARDILES nazioarteko migrazioei lotutako MIGRANTORIA zerbitzuaren sustatzailea. “Artisautza” estiloko aholkularitza bat da, sektore horretan 15 urtez pilatutako esperientzia partekatzeko xedea duena, eta pertsonentzako zerbitzuak ematen ditu Espainiara doazen migrazio prozesuak kudeatzen laguntzeko, administrazio baldintzak eta prozedurak ezagut ditzaten. Haren azken kezka iturria: klima migrazioak; hots, klima aldaketaren ondoriozko pertsonen joan-etorriak. 

Laburpena

Negozio plan baten garrantzia aprobetxamenduan nabarmentzen da.

Negozio plan bat plangintza tresna bat da, eta hainbat alderdi aztertzeko eta ebaluatzeko balio du, hala nola: errentagarritasun ekonomikoa, merkatuaren azterketa, antolamendu eta eragiketa bideragarritasuna, eta negozio baten gizarte eta ingurumen jasangarritasuna.

Negozio plan bat egitea funtsezkoa da ekitea erabakitzen duen edonorentzat, derrigortzen duelako, alde batetik, helburuak ordenatzera, aldagai desberdinak aztertzera eta estrategia definitzeko erabakiak hartzera, eta, bestetik, helburuak lortzeko jarraitu beharreko urratsak eta ekintzak zehaztera. Horrela, nora goazen planifikatu, eta eraginkortasuna irabaz dezakegu, ziurgabetasuna murriztuz eta etorkizuneko negozioaren arrakasta aukerak areagotuz.

DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak enpresa proiektuaren plangintza egitearen onurak aletuko ditu, negozio planen aholkulari baten bidez eta lagundutako ekintzaileen lekukotzen bidez. Hala, sekula ahaztu behar ez diren alderdiak aipatuko dituzte, eta aldez aurretik plangintza bat ez egiteagatik proiektu bat hasten duten pertsonek egiten dituzten ohiko akatsen berri emango dute.

Mahai inguruaren parte hartzaileak

  • Isabel Morejón – Demaren negozio planaren aholkularia
  • Stela García Ardiles. Migrantoria proiektuaren sustatzailea, nazioarteko migratzaileei lotutako zerbitzu bat.
  • Iratxe Vilariño. Ekintzailea Psikologo aditua heziketa emozionalean eta diabetean.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema