Ekintzailetza genero ikuspegitik begiratuta

Asteazkena, 1.   11:00-11:45

Kultura ekintzailea

Hizlaria/k

Noemi Peña

Noemí Peña Miguel Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Unibertsitateko irakasle titularra Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia I Sailean. 2014/2015 Doktoregoko Aparteko Saria. 2018ko urtarrilaren 1etik Euskal Herriko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendaria da. Ekoizpen zientifikoaren kalitatearen adierazle orokorrak: ikerketako seiurteko 1: 2013-2018.

Ekonomista Elkargoak eta Kontulari Adituen Euskal Erregistroak kontabilitateko aditu gisa egiaztatua.

Grupo Urgatzi taldeko zerbitzuen sektoreko enpresetan administrazio eta finantza zuzendari gisa jardun zuen, enpresako lana hainbat negozio eskolatako irakaskuntzarekin uztartuta. Lanbidearekin harreman zuzena izateak eta bere esperientziak aukera ematen dio ikasgelan kontabilitate, finantza eta lan praktika profesionalean eskuratutako ezagutzak irakasteko.

Bere ikerketa jardueraren gaia Espainiako gizarte prestazioen gizarte babeseko sistemetan, kostuan, finantzaketa ereduetan eta informazio finantzario kontablean zentratzen da, baita pribatizazioen eta lankidetza publiko pribatuaren ondorio soziopolitikoetan ere. Egin dituen ikerketarik garrantzitsuenak honako aldizkari hauetan argitaratu dira: Public Management Review, Political Studies, Empirica, Social Indicators Research; Basic Income Studies; Spanish Accouting Review, Poverty & Public Policy; Scottish Journal of Political Economy, Economía Española y Protección Social, besteak beste. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Mapfre Fundazioaren hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du. Espainiako Kontabilitate eta Enpresen Administrazio Elkarteko eta Asepuc elkarteko kide da.

 

Miren Laurizirika

EmakumeEkin Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresaburuen elkartearen sortzaileetako bat da, eta lehendakaria. Art for Life! berrikuntza sortzeko aholkularitza enpresaren sortzailea da. Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 

EmakumeEkin elkartean, programak diseinatu eta saioak eskaintzen ditu, emakume ekintzaileek sareak eratu ditzaten, beren ekintzailetza prozesuko protagonista direla senti dezaten eta generoari lotutako oztopoak antzeman eta gaindi ditzaten. 

Aholkulari gisa egunero biltzen dituen ezagutzak elkartera transferitzen ditu, gogoeta eta ideia nahiz harreman berrien sorrera sustatzen dituzten dinamiken bidez. 

 

Ainhoa Isla

Kimikan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Auzitegiko Analisian masterra unibertsitate berean. Bere iraunkortasunari eta dedikazioari esker, bere master amaierako proiektua (MAP) gaur egun Auziker izenez ezagutzen den enpresa bihurtzea erabaki zuen, eta enpresa horretako CEO eta sortzailekidea da.

Auzikerrek irtenbide analitikoak eskaintzen dizkie auzitegiko arazo zehatzei. Entrenamendurako bi gailu garatu dira, Hauts- eta Hodei-TATP izenekoak, TATP lehergaia modu eraginkor eta seguruan detektatzeko estatuko txakur unitate publiko zein pribatuentzat.

Laburpena

Hausnarketarako topaketa bat, estereotipoak ekintzailetzan presente daudela ulertzeko. Ekintzailetzarekin lotutako ikonografiak gure ekiteko moduan nola eragin dezakeen ulertzeko. Gure aurreiritziei buelta ematea eragingo diguten istorioak ezagutzeko, baita arrakasta modu berriak, profil profesional berriak eta enpresa egiteko modu berriak eraikitzeko ere.

    Suscríbete a nuestra Newsletter

    Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

    Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema