Climate Sessions II tailerra: trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra

Asteazkena, 1.   16:00-18:00

Ekintzailetza

Hizlaria/k

Aitor Urresti
UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea, aditua klima aldaketan eta trantsizio energetikoan

Rikardo Minguez Gabiña
UPV/EHUko Ekonomia Zirkularra Masterreko zuzendaria

Mario del Río
CEO Roseo Eólica Urbana

Aitor Álvarez
CEO Basq Company

Laburpena

Konexio, prestakuntza eta hausnarketa espazio bat, klima aldaketaren aurkako borrokara bideratutako ideiak garatzeari ekiteko gogoa duten pertsonak orientatzeko.

Bizkaiko lurraldeak eta udalerriek etorkizuneko zer esparru eta erronka dituzten ulertzeko aukera, klima aldaketari dagokionez.

Sarekin Week-eko “Climate Sessions” direlakoen bidez, arreta berezia jarri nahi dugu planetaren etorkizunak eta gizarteak berak behar duen aukera batean, aurre egiteko klima aldaketak eragindako berokuntza globalaren eta berokuntza horrek ekosistemetan izan ditzakeen ondorioen erronkari. Aukera hori, gainera, COVID-19aren pandemia osteko susperraldian iritsi da, Europar Batasunaren bultzadarekin. Bizkaia bezalako lurralde batean, funtsezkoa da erreferente gisa kokatzea klima aldaketaren aurkako borrokan, garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berriak emango dituelako, enpresa arloko ikerketa eta berrikuntza bultzatzeaz gainera.

“Climate Sessions” direlakoak ingurumenarekin eta klima aldaketarako irtenbideak bilatzearekin kontzientziatuta eta konprometituta dagoen publiko bati daude zuzenduta. Publiko hori izan daiteke:

        • Arlo horretan ekiteko asmoa duten profesionalak eta ekintzaileak.
        • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako azken ikasturteetako ikasleak, bai eta Master, GRAL eta doktoregaiak ere.
        • Ekintzailetza sustatzeari eta laguntzeari eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei euskarria eta laguntza emateari lotutako tokiko eta eskualdeko garapen agentzietako teknikariak.
        • Lanean ari diren edo lana bilatzen ari diren profesionalei zuzendutako etengabeko irakaskuntza eta prestakuntza zentroak.
        • Unibertsitate zentroetako eta lanbide heziketako zentroetako irakasleak eta ikertzaileak.

 

Programa

16:00 TRANTSIZIO ENERGETIKOA (Aitor Urresti (UPVEHU))

 16:30 EKONOMIA ZIRKULARRA (Ricardo Minguez Gabiña (UPV/EHUko Ekonomia Zirkularra Masterreko zuzendaria))

 17:00. 1. ENPRESA ESPERIENTZIA (Roseo Eólica Urbana)

 17:20. 2. ENPRESA ESPERIENTZIA (Basq Company)

 17:40 GALDERAK ETA EZTABAIDA

 18:00 SAIOAREN AMAIERA

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema