Hirien eraldaketa: erronkak eta negozio aukerak

Astelehena, 29.    16:00-17:30

Enpresa proiektuak

Hizlaria/k

Xabier Arruza

Bilbao Urban & Cities Design Group-en sortzailea eta koordinatzailea

Hiri estrategia ekonomikoen diseinuan eta negozio berrien –bereziki ekonomia berdearen sektorearekin lotutakoak– garapenean espezializatutako ekonomialaria.

Sektore publikoan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, Bilboko metropolialdeko hiri eraldaketaren prozesuarekin oso lotuta egon da, eta klima aldaketarekin, ekonomia zirkularrarekin eta energia efizientziarekin lotutako proiektuetan Barakaldoko Udalarekin lankidetzan jardun du.

Gaur egun, “Bilbao Urban & Cities Design” taldeko koordinatzailea da, eta taldearen helburu nagusia honako hau da: hiriak eta metropoli eremuak hirigintzaren, jasangarritasunaren, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen ikuspegitik berrirudikatzea, birpentsatzea eta birdiseinatzea.

Erakunde horren eskutik, azken urteotan ohiko hizlaria izan da Smart Cities edo hiri adimendunekin lotutako nazioko eta nazioarteko biltzarretan.

Eraldaketarako hiri estrategiekin lotutako hainbat artikulu ere argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko argitalpenetan.

Bestalde, Euskal Herriko turismoarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin lotutako luxuzko esperientziak diseinatzen espezializatutako Basqvium enpresaren bazkide sortzailea ere bada.

Javier Sánchez
Ingurubideko koordinatzailea

Lucía Olavarri
LUR Studioko arkitektoa

Nagore Espinosa
In2destination enpresaren sortzailea

Laburpena

Smart cities edo hiri adimendunek negozio aukerak sortuko dituzte mundu osoan, 2025. urtean 2,46 bilioi dolar inguru izanik. Hiriak hazkunde jasangarria lortzeko egokitzea da mende honetako erronka nagusietako bat. Landuko diren gaiak:

      • Hiriak klima aldaketara egokitzea: geroz eta artifizialagoak diren espazio urbanoak berriz naturalizatzea izango da hiriek epe labur eta ertainera egingo duten apustu sendoenetako bat, eta horretarako Naturan Oinarritutako Soluzioak txertatuko dituzte.
      • Eraikingintza eta birgaitze jasangarria: Euskadiko etxebizitza parkea oso zaharkituta dago, eta etxebizitza horiek energia efizientziako irizpideei jarraikiz eta energia horren ondoriozko teknologiak erabilita birgaitzea etxebizitza berriak eraikitzea baino aukera jasangarriagoa izango da, ingurumenari eta gizarteari dagokienez.
      • Gobernantza irekia: erakundeak geroz eta behartuago daude gobernantzaren kultura jakin bat sustatzera, hain zuzen ere, gardentasunaren, osotasunaren, kontuak ematearen eta parte-hartzearen printzipioak sustatzen dituen gobernantza kultura bat; horretarako, datu irekiak (Open Data) kudeatzeko eta partaidetzako metodologia berriak kudeatu beharko dituzte.
      • BIG Data: hirietan geroz eta gailu adimendun gehiago zabaltzen eta ezartzen ari direnez, geroz eta datu gehiago bildu, kudeatu eta interpretatu behar dira, eta horretarako jakintza eta expertise profesionala behar da.
      • Energia sortzen duen hiria: energia kontsumoaren % 75 hirietan gertatzen da eta, aldiz, hiriek ez dute ia ezer ekoizten; eraikinak, azpiegiturak eta hiriko espazioak erabat infraerabilita daude energia sortzeko duten ahalmenari dagokionez, eta jarduteko esparru handi-handia zabaltzen da arlo horretan.
      • Mugikortasun Jasangarria karbonoan neutroak diren hirietarantz: 2050. urterako helburu nagusietako bat gure hirien deskarbonizazioa da eta, horretarako, mugikortasunaren parametroek errotik aldatu beharko dute. Hiri inguruneetan mugitzen garen modua aldatu egingo da, hein handi batean, eta aukera berriak egokitu beharko dira.

16:30/ 17:30: Gizarte eragina duen hiri eraldaketarekin lotutako ekintzailetza kasuei buruzko mahai ingurua

        • “Birgaitze jasangarriaren inguruan ekiteko aukerak”: Javier Sánchez 
        • “Aukerak gobernantza irekiko ereduetan, herritarren partaidetza eta genero berdintasuna hirigintza antolamenduan”: Lucía Olavarri
        • “Turismo eredu jasangarriagoak eta inklusiboagoak, tokiko kolektibo behartsuak ahalduntzeko tresna gisa” Nagore Espinosa, 

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema