Hasiak gara, jada, Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen beste edizio bat prestatzeko lanetan. Aurten, Sarekin Week 2021 ekitaldiaren ardatza gure ingurunean inpaktua duen ekintzailetza izango da, eta interes handiko gaiak landuko dira, hain zuzen ere, askotariko proiektuen bitartez, haien talentua eta sentsibilitatea inguruko gizartearen zerbitzura jartzea erabakitzen duten ekintzaileentzat.

Azken batean, hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditugu adituekin, mahai-inguruak eztabaidarako eta ekintzaileen lekukotzak jasotzeko, zuretzat inspirazio iturri izan daitezen zure asmoa ekintzailetza proiektu bat abiaraztea bada, zure ingurune hurbilean eragin positiboa izatearren.

Laster iragarriko dugu egitarau osoa, eta izena emateko epea ere zabalduko dugu; beraz, zeu ere arimadun ekintzaile izatekotan bazaude, ezin duzu hutsik egin!

Gorde ezazu azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarteko astea.

Zure zain gaude.

Egin harpidetza newsletterra jasotzeko.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema