B-Corp-ak: asmodun enpresen lege aitortzaren bila

astelehena, 29.    12:45-13:30

EKINTZAILETZA

Hizlariak

Eztabaida mahai ingurua:

Pablo Sánchez
B-Lab Spain-eko Managing zuzendaria

Pablo Sánchez B Lab Spain Fundazioaren sortzaileetako bat eta zuzendaria da. B Lab Spain Fundazio pribatu bat da, negozioen indarra inpaktu positibo bat sortzeko erabiltzen duten pertsonen mugimendu global bat lideratzen duena. Esperientzia sendoa du gizarte inpaktuaren eta enpresa jasangarritasunaren arloetan. Era berean, Roots for Sustainability enpresaren sortzaileetako bat da, B Corp enpresa bat, proiektu eta erakundeetan, gizarte inpaktuaren neurketan eta enpresa garapen inklusiboan espezializatuta dagoena.

 

Patricia Gabeiras
Gabeiras & Asociados-eko bazkide fundatzailea

Patricia Gabeiras Zuzenbideko doktorea da, eta Gabeiras & Asociados bulegoaren bazkide sortzailea, B Corp bihurtu den Espainiako lehen bulegoa. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta finantzen arloan duen prestakuntza kultura eta jasangarritasuaren zuzenbidearekin uztartzen du. Patricia, halaber, Musika Jaialdien Elkarteko (FMA) zuzendari nagusia da, baita Women in a Legal World (WLW) erakundeko eta AFIko Finantza Jasangarrien Foro Akademikoko kidea eta Gabeiras Fundazioko presidenteordea ere. Hizlari gisa parte hartzen du maiz hitzaldi eta mintegietan, eta artikulu ugari argitaratu ditu, hainbat hedabidetan.

 

Cristina Sancho Elguezabal
Sustainability Project Manager, Impact Hub Madriden. Aditua, estrategia jasangarrien diseinuan eta inpaktuaren neurketan

Cristina Alicia Sancho Elguezabal. Sustainability Project Manager-a, Impact Hub Madriden. Zientzia Politikoetan graduatua. Garapen Jasangarriari eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboari buruzko Nazioarteko Masterra, EOIn. Aditua, estrategia jasangarrien diseinuan eta inpaktuaren neurketan. Madrilgo B Komunitatearen kolaboratzailea, eta B Corp biderkatzailea. Tresnak diseinatzen eta garatzen ditu, enpresa handiei bere hornitzaileen katean jasangarritasuna sustatzen laguntzeko, baita ETEei laguntzeko ere, jasangarritasunerako trantsizioan.

Laburpena

Mahai inguru bat proposatzen dugu, B-Corp enpresen —asmodun enpresak— etorkizunaz eztabaidatzeko. Oraingo ziurtapenetik legezko araudi oso batera pasatu nahi da, non enpresa pribatuek, aktiboki eta kontzientziarekin, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko egin duten ahalegina aitortuko baita.

B Lab Spain Fundazioak, Espainian B Corp mugimenduaren bultzatzaileak eta ziurtatzaile ofizialak, eta Gabeiras y Asociados abokatuen bulegoak lankidetzan egin dute lan, asmodun enpresen Liburu Berdea sortzeko. Liburua inpaktu ekosistemaren arloko askotariko eragileen lankidetzaz egin dute. Espainian, asmodun ekonomia eta enpresa eredu bat maila juridikoan bultzatzeko lehen urrats bat da, beren borondatez, onura ekonomikoaz harago, interes komuneko helburu sozialetan onura bat edo gehiago lortu nahi dituzten enpresen aitortza lortzeko.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema