Erreserbatu zure plaza «Sarekin Week 2021» astearen irekiera biltzarrean

Ezagutu Sarekin Week Ekintzailetza Astearen irekiera biltzarreko hizlarien kartela eta aztertuko diren gai guztiak. Biltzarra datorren astelehenean izango da, azaroak 29, Iberdrola Dorrean. Aurrez aurre parte har dezakezu, edo emanaldia streaming bidez ikusi. Bi kasuetan beharrezkoa da alde aurretik izena ematea.

Irekierako hitzaldia Teresa Laespadak egingo du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak.

Gero, egunean jarriko gara ekintzailetzaren egungo egoeraren eta joeren inguruan, bai estatu mailan bai Euskadin. Ana Fernández Laviada Espainiako Ekintzailetzaren Behatokiko presidenteak eta María Saiz Santos Euskadiko Ekintzailetzaren Behatokiko (EEB-OVE) presidenteak azken GEM txostenak emandako datuen berri emango dute. Horrez gain, senior ekintzailetzari buruz egin berri den txosten baten emaitzak ezagutuko ditugu, garrantzi handia hartzen ari den errealitate bat, inondik ere.

Gero, kafea hartzeko etenaldiaren ostean, Carlos Ríos ekintzaile nekaezinak, Realfooding mugimenduaren sortzaileak, influencer-ak eta elikadura osasungarriaren bultzatzaile sutsuak inspiratu egingo digu haren ekintzailetza esperientzia kontatuz. Haren azkeneko erronka soilik produktu osasungarrietan oinarritutako supermerkatu kate bat irekitzean datza, hori bai erronka! Zalantzarik gabe, asmo sendo bat eta pertseberantzia osagai osasungarriak eta guztiz beharrezkoak dira, arrakastaz ekiteko. Ezin duzu galdu!

Eta eguna amaitzeko, Biltzarra mahai inguru batez itxiko dugu, non, B-Corp enpresen, hots, asmodun enpresen etorkizunaz zerbait gehiago jakiteko aukera izango dugun.

Espainian B-Corp mugimendua bultzatzen eta ziurtapen ofiziala egiten duen B-Lab Spain Fundazioaren Managing zuzendari Pablo Sánchezek eta Gabeiras & Asociados lege bulegoaren bazkide sortzaile Patricia Gabeirasek parte hartuko dute. Bulego horrek eta B-Lab-ek asmodun enpresen Liburu Berdea argitaratu dute elkarlanean. Horrez gain, mahi inguruan parte hartuko du ere Impact Hubeko ordezkari batek, inpaktudun ekintzailetza komunitate sare global nagusia. Espainian asmodun enpresen eredua lege mailan sustatzeko egin den lehen urratsa da, eta horren bidez beren ingurunean inpaktu positiboa duten eta garapen jasangarrian laguntzen duten enpresen lana aitortu nahi da. Gaia hobeto ezagutu nahi baduzu, ezin duzu kale egin!

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema