Sarekin Week-ek harremanetan jarri nahi ditu esperientzia eta izaera ekintzailea.

Beste berrikuntza batzuen artean, Sarekin Week 2020 I. Ekintzailetza Astearen edizio birtualak aukera emango du bilerak adosteko Sarekin sareko erakundeetako adituekin, aholkuak jaso ditzazun zalantzak sortzen dizkizuten gaietan.

Ekintzailetzan, sarritan zalantzak sortzen dira hainbat gairi buruz, aurreikusten zail direnak, eta argitu egin behar dira. Zure kasua bada, zalantzarik argitu nahi baduzu, Sarekin Week-ek lagundu egingo dizu.

Nahikoa duzu sarekinweek.eus/aholkularitza-n sartzea, tematika eremua eta zer erakunderekin harremanetan jarri nahi duzun hautatzea, eta ondoen datorkizun eguna eta ordua zehaztea. Behin erreserba eskatuta, berrespena jasoko duzu email bidez, eta kito! Unea iristean, bideodei baten bidez konektatuko zara zure aholkulari pertsonalarekin. Anima zaitez! Aste osoan erabili ahal izango den doako zerbitzu bat izango da. Baina, gogoratu, gerta liteke plazarik ez egotea, eta komeni zaizu zure hitzordua lehenbailehen egitea. Hemen egin dezakezu.

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema