Sarekin Week 2020ren inaugurazio jardunaldia, urriaren 26an, goizeko 10:00etan hasiko da, Euskalduna Jauregian egingo den aurrez aurreko biltzar batekin. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (sarekinweek.eus).

Kongresuaren irekiera instituzionala Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Albert Medrán, Espainia Nazio Ekintzailerako zuzendari nagusiak egingo dute, eta ondoren, lehen mailako hizlariak izango dira, Cristobal Colón eta Patricia Gutierrez, besteak beste, enpresaren eta ekintzailetzaren munduari buruz duten ikuspegiaz arituko dira. Beren esperientziak azalduko dizkigute eta haietatik ikasiko dugu. Are gehiago, pentsaera aldatzeko modua ere izango dugu, arrakastaz ekiteko zalantzaz beteriko garai hauei, Pilar Jericok proposatu bezala. Programa osoa ikusi nahi izanez gero, hemen.

Jardunaldian parte hartu nahi izanez gero (modu presentzialean* edo streaming bidez), izena eman behar da.

*Biltzarraren edukiera presentziala mugatuta egongo da, Covid-19 segurtasun protokoloa betetzeko.

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema