Bizkaiko ekintzailetzak beste topagune bat dauka Sarekin Week-en esparruan

#sarekinweek2022
  • Ekintzailetzaren Astea Irekiera Kongresu presentzialarekin hasiko da, hilaren 28an, eta hurrengo egunetan lanean jarraituko du, formatu hibridoan, abenduaren 2a amaitu arte.
  • Izena www.sarekinweek.eus webgunean eman daiteke.
  • Ekintzailetzaren Asteak hitzaldiak, networking online plataforma bat, online kontsultak ekintzailetzako profesionalekin eta ekintzailetza laguntzeko zerbitzuei buruzko informazio ugari eskaintzen ditu.
  • Laespada: “Proiektu ekintzaile batek ere ez du porrot egin behar babes publiko faltagatik”.

Bilbo, 2022ko azaroaren 20a.- Bizkaian ekintzailetzaren alde lan egiten duten eragile eta erakundeak berriro bilduko dira Sarekin Week-en markoaren inguruan, DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziak bultzatutako Ekintzailetzaren Astean. Ekitaldia azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean burutuko da.

Ekintzailetzaren Aste hau azaroaren 28an hasiko da formatu presentzialeko kongresu batekin, eta jarduera abenduaren 2ra arte luzatuko da (online-presentziala  formatu hibridoan). Informazio gehiago nahi duten edo izena eman nahi duten guztiek www.sarekinweek.eus webgunera jo dezakete.

Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna  Sustatzeko Sailari lotuta dagoen DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren laguntza ez ezik, Ekintzailetzaren Aste honetan Bizkaiko ekintzailetzari laguntzeko erakundeek osatzen duten Sarekin Ekintzailetza Sareko dozenaka erakunderen babesa eta parte-hartzea izango du.

Sarekin Week-ek, erronka sozial berrietara egokitzeko negozioak eraldatzeko beharrari buruzko lehen eguneko kongresuaz gain, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak hartuko ditu aste osoan zehar. Aldi berean, online formatuko networking plataforma bat, ekintzailetzako profesionalentzako online kontsultak eta ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuei buruzko informazio ugari eskainiko du.

Ekintzaile izan nahi duten pertsonek eta enpresak abian dituztenek, horrela, euren proiektuak garatzearekin, inguruko ehun ekonomikoa hobeto ezagutzearekin, ekintzailetza-aukerak aurkitzearekin eta, azken batean, erabakiak ezagutza handiagoarekin eta arrakastarako itxaropenarekin hartzearekin lotutako jardueretan parte har dezakete.

Ekintzailetzaren Aste honetako erronkak, besteak  beste, honako hauek izango dira: gizarte-errealitate berria, genero-gaiak, hirien eraldaketa, klima-aldaketa eta denboran irauteko negozio orok behar duen jasangarritasuna (ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balantze hirukoitza).

LAESPADA

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak bere sailaren eta aipatutako DEMA agentziaren konpromisoa agertu du. Konpromiso hau ekintzailetzari laguntzeko programen bidez gauzatzen da, adibidez, urtero milatik gora negozio abian jartzen laguntzen dutenak.

Era berean, azpimarratu du konpromisoa duela “laguntza publiko faltagatik ezein proiektu ekintzailek porrot egin ez dezan. Talentua eta ideia ona duten pertsona guztiek Aldundiaren eta DEMAren laguntza izan dezakete”, gaineratu du.

#sarekinweek2022

Berri gehiago

#SarekinWeek 2022 Irekiera biltzarra

Azaroaren 28an Euskalduna Jauregian. Azkar! Edukiera mugatua da eta. Teresa Laespadaren inaugurazioaren ondoren, Albert Bosch-en “Aventura de emprender” (Ekiteko abentura) inspiratzailearekin hasiko gara. Lidergo-jarreren dibulgatzaile

Read more >