Bueltan da Sarekin Week, eta dagoeneko hirugarren edizioa da!

Aurten ere, Sarekin Sareak SAREKIN WEEK 2022 Ekintzailetzaren Astea ospatuko du; ekintzaileen komunitateari zuzendutako Bizkaiko ekitaldirik handienaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa.

Aurreko edizioek izan zuten arrakasta eta harrera onari esker, azken urteetako ibilbideak aukera eman digu indarrak hartzeko eta gaur gaurkoak diren gaiez eta jarduerez betetako programa bat diseinatzeko.

Aste honetako ildo nagusia izango da gizarteak aurrean dituen erronkei egokitzeko negozioak eraldatzeko beharra: erronka sozialak, genero arlokoak, hirien eraldaketa, aldaketa klimatikoa eta, azken batean, luzaroan iraun nahi duten negozioek beharrezkoa izango duten jasangarritasuna jorratuko ditugu, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren balantze hirukoitzaren orekari eutsita.

Zer aurkituko duzu Sarekin Week astean?

30 jarduera ezberdin eta askotarikoak eta elkarren osagarriak diren gaiak azalduko dituzten 70 hizlari:

  • Proiektu berriak hasteko aukerak eta inguruko joerak ezagutzeko, eta dagoeneko martxan diren negozioak berritu eta bultzatzeko hitzaldi teknikoak eskainiko dira.
  • Proiektu ausartak eta bereziak hasi dituzten pertsona bikainen testigantzek inspiratuko gaituzte.
  • Bizkaian ditugun ekintzailetzari laguntzeko online zerbitzuetarako sarbidea izango duzu eta Sarekin sarearen erakundeetako profesionalekin harremanetan jarri eta kontsultak egin ahalko dizkiezu.
  • Internet bidezko networking plataforma bat eskaintzen dizugu, zure moduko egoeran dauden beste pertsona batzuekin konektatzeko.
  • Edizio honetan, gainera, streaming bidezko emankizunaz gain, aurrez aurreko auditoriuma izango dugu

Zer lortuko duzu Sarekin Week asteari esker?

Ekintzailetzan espezializatutako zerbitzuak, kontaktuak, ikaskuntzak, esperientzia eta informazioa eskuratuko dituzu, eta, batez ere, ibilbide luzeko aliatuak, ekintzailetzaren abenturan lagun izango dituzunak.

Beraz, egungo gizarte-ereduak eta merkatu ekonomikoak eskaintzen dituzten aukerak, joerak eta gaurkotasunak ezagutu nahi badituzu, ekintzailetzan aritzeko asmoa baduzu edo dagoeneko hasi baldin bazara, 

gorde ezazu azaroaren 28tik abenduaren 2rako astea!

Izena emateko epea zabalik da.

Ez duzu galduko, ezta?

#sarekinweek2022

Berri gehiago

#SarekinWeek 2022 Irekiera biltzarra

Azaroaren 28an Euskalduna Jauregian. Azkar! Edukiera mugatua da eta. Teresa Laespadaren inaugurazioaren ondoren, Albert Bosch-en “Aventura de emprender” (Ekiteko abentura) inspiratzailearekin hasiko gara. Lidergo-jarreren dibulgatzaile

Read more >