BILTZARRA

ASTELEHENA, 26

11:15/12:00

HITZALDIA

CRISTOBAL COLÓN

ZER DUTE KOMUNEAN EROMENAK ETA ENPRESAK?

Hizlaria

La Fageda 1982. urtean sortu zen, Salteko (Girona) Ospitale Psikiatrikoaren profesional talde baten ekimenez. Haien asmoa zen buruko desgaitasuna zuten pertsonak esnekien postreak fabrikatzen zituen enpresa batean sartzea. Gaur egun, La Fageda, plantillaren % 56 buru urritasuna duten langileek osatua duena, eskualdeko produktu lakteoen hirugarren enpresa garrantzitsuena da, eta 11,5 milioi euro fakturatzen ditu urtean. «Eskualdeko ergelak denbora pasatzera doazen» erakundea izateri utzi izanaz harro dira. Eta eskualdearen zutabeetako bat dira orain. Urtean 55 milioi jogurt unitate ekoizten dituzte.

Hitzaldia

Cristobal Colónen hitzaldia La Fagedari buruzkoa izango da, “gizarte proiektu bat, tresna gisa enpresa egitura bat erabiltzen duena”.

La Fageda ekintzailetza ulertzeko beste modu batzuen adibiderik onena da. La Fageda ez da soilik desgaituek lan egiten duten leku bat: “hainbat gaitasun dituzten pertsonen kolektibo bat da; gizaki guztiok balio dute zerbaiterako, edonolakoak garela ere, bakoitzaren talentuak deskubritu behar dira, eta bultzatu behar ditugu, gure langileek autoestimua eta batzuek galdutako duintasunaren sentimendua berreskuratu dezaten”.

Cristobal Colónen iritziz, teknologian aurrerabidea ematen da, baina gizaki gisa ez gara aurreratzen ari. Pertsonek jakin-minak ditugu, eta gure jakin-min horiek praktikan jartzeko adorea eduki behar dugu. Gertatzen dena da, lehendabizi gure buruari galdetu behar diogula ea jakin-min horiek diren benetan nahi ditugunak. Baina badago dirua irabaztearekin erabat obsesionatuta dagoen jendea; dirua garrantzitsua da, baina bitarteko bat da, ez helburu bat.

La Fagedaren kasua negozio eskola askotan aztertzen dute, hala nola IESEn, Harvarden, etab. Cristobal Colónek beste psikologo batekin eta psikiatrikoaren 14 pazienteekin batera sortu zuen kooperatiba Kataluniako jogurt fabrikatzaile handienetako bat izatera iritsi da, beren beharrei gizarte ekonomiaren balioen bidez erantzuteko.

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema