HITZALDIAK

ASTEAZKENA, 28

17:00-17:45, Online

MAHAI INGURUA
Ekintzaileekin hizketan beren esperientziei buruz, ongi eta gaizki egindakoei buruz. Bigarren saioa: modaren sektorea

Bart Farrell, María Mora, Sergio Valiente y Miren Mayor

Kultura ekintzailea, Enpresa proiektuak

Laburpena

Bart Farrell aurkezle eta moderatzaile gisa arituko da Lurraldeko ekintzaile talde heterogeneo bezain adierazgarri batekin egingo ditugun bi mahai ingurutan. Parte hartzaileek beren esperientzia eta bizipenen berri emango dute, eta arreta berezia jarriko dute ongi eta gaizki egindakoetan, alderdi horietatik irakaspenak eta gomendioak ateratzen saiatzeko.

Gure asmoa da elkarrizketa horiek orientazio eta inspirazio iturri izatea proiektu bati ekitea pentsatzen ari direnentzat edo proiektuak martxan jartzen hasiak direnentzat.

Bigarren mahai inguruan ere Bart Farrell izango da moderatzailea, eta modaren sektoreko proiektuei buruz arituko dira.

Hizlariak

Bart Farell:

Bart diziplina askotan aritzen da: talentu arloko arduraduna da LIN3S agentzian; ikus-entzunezko edukiak ekoizten ditu enpresa, erakunde eta unibertsitateentzat; prestakuntza ematen du (soft skills, marka pertsonala, pitching, taldeko lana); Marketin Digitaleko irakaslea da Bilboko Ganberako University Business School erakundean, eta Bilbao Tech Week ekitaldiaren sortzailea/antolatzailea da.

Iñigo García, Corion Brand

Iñigo Corion enpresaren sortzaileetako bat da. Corion enpresak artistek sortutako kamisetak eskaintzen ditu. Espainian egindako moda jasangarri eta etikoaren aldeko apustua egiten duen enpresa bat izatez gain, artista komunitate bat sortu nahi du.

Miren Jasone Lavin, Másquegorros

Miren Jasone bilbotar artista bat da, eta Masquegorros enpresa jarri du martxan. Bertan, eskuz egiten ditu kapelak, burugainekoak, loreak, osagarriak…

Aitor Alvárez

Basq-en zapatilak eta jantziak egiten dituzte itsasoan bildutako plastikoak erabiliz.

 

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema