HITZALDIAK

ASTEAZKENA, 28

16:00-16:45, Online

MAHAI INGURUA

Ekintzaileekin hizketan beren esperientziei buruz, ongi eta gaizki egindakoei buruz. Lehenengo saioa: elikaduraren sektorea.

Bart Farrell, María Mora, Sergio Valiente y Miren Mayor

Kultura ekintzailea, Enpresa proiektuak

Laburpena

Bart Farrell aurkezle eta moderatzaile gisa arituko da Lurraldeko ekintzaile talde heterogeneo bezain adierazgarri batekin egingo ditugun bi mahai ingurutan. Parte hartzaileek beren esperientzia eta bizipenen berri emango dute, eta arreta berezia jarriko dute ongi eta gaizki egindakoetan, alderdi horietatik irakaspenak eta gomendioak ateratzen saiatzeko.

Gure asmoa da elkarrizketa horiek orientazio eta inspirazio iturri izatea proiektu bati ekitea pentsatzen ari direnentzat edo proiektuak martxan jartzen hasiak direnentzat.

Lehenengo saioa elikadurarekin lotutako jardueretan zentratuko da.

Hizlariak

Bart Farell:

Bart diziplina askotan aritzen da: talentu arloko arduraduna da LIN3S agentzian; ikus-entzunezko edukiak ekoizten ditu enpresa, erakunde eta unibertsitateentzat; prestakuntza ematen du (soft skills, marka pertsonala, pitching, taldeko lana); Marketin Digitaleko irakaslea da Bilboko Ganberako University Business School erakundean, eta Bilbao Tech Week ekitaldiaren sortzailea/antolatzailea da.

María Mora, La Manducateca

Maria ekonomialaria da formazioz eta jatuna afizioz, eta Lexuri lagunarekin batera ongi jan eta edatea maite duten pertsonentzako topaleku bat sortu zuen 2015ean, Bilboko erdigunean: La Manducateca. Bertan, gazta da guztiaren ardatz, baina dendako protagonista dira beste produktu hartzitu batzuk ere, hala nola ogia, garagardoa, ardoa eta txokolatea.

Sergio Valiente, Laugar Brewery

Sergio arkitektoa da, eta garagardozale amorratua. 2013an, Laugar Brewery artisau garagardoa sortu zuen bere lagun eta bazkideekin. Gordexolan dute fabrika, eta hainbat eratako jarduerak antolatzen dituzte bertan. Naziora nahiz nazioartera banatzen dute beren produktua.

Miren Mayor, Lord Cupcake

Miren Mayor sormen handiko gozogile ekintzailea da, eta Lord Cupcake sortu du, kutsu ingelesa duen baina erabat bilbotarra den txoko bat, nortasun handikoa, gozoak maite dituen ororen gozagarri. Bertako produktu guztiak egunekoak dira, eta eskuz eta maitasunez egindakoaren zaporea mantentzen dute.

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema