HITZALDIAK

ASTEAZKENA, 28

11:00-11:45, Online

MAHAI INGURUA
Genero berdintasuna ekintzailetzan. Estereotipoak suntsitzea

Noemi Peña, Miren Lauzirika y Natalia Pérez Burgos

AntolatzaileaK: EMAKUMEEKIN ZITEK

Enpresa proiektuak, Enpresa sortzea

Laburpena

Gogoeta saio bat, estereotipoak ekintzailetzan ere ageri direla ulertzeko. Ekintzailetzarekin lotutako ikonografiak ekiteko moduan eragina izan dezakeela ulertzeko. Gure aurreiritziak aldaraziko dituzten istorioak ezagutzeko, eta arrakasta modu berriak eraikitzeko, profil profesional berriak, enpresa egiteko modu berriak.

Hizlariak

Noemi Peña

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore titulua lortu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea da, Finantza Ekonomia I sailean. Gaur egun, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bizkaiko Campuseko Zitek ekintzailetza programaren arduraduna.

Zerbitzuen sektoreko hainbat enpresatan erantzukizun karguak bete ditu, administrazio eta finantzen nahiz giza baliabideen arloetan, eta hainbat negozio eskolatan irakasle gisa aritu da aldi berean. Lanbidearekiko harreman zuzenari eta esperientziari esker, kontabilitate, finantza eta lan arloetan barneratutako ezagutzak irakatsi ditzake ikasgelan.

Miren Lauzirika

EmakumeEkin Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresaburuen elkartearen sortzaileetako bat da, eta lehendakaria. Art for Life! berrikuntza sortzeko aholkularitza enpresaren sortzailea da. Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 

EmakumeEkin elkartean, programak diseinatu eta saioak eskaintzen ditu, emakume ekintzaileek sareak eratu ditzaten, beren ekintzailetza prozesuko protagonista direla senti dezaten eta generoari lotutako oztopoak antzeman eta gaindi ditzaten. 

Aholkulari gisa egunero biltzen dituen ezagutzak elkartera transferitzen ditu, gogoeta eta ideia nahiz harreman berrien sorrera sustatzen dituzten dinamiken bidez. 

Natalia Pérez Burgos

Koalak Studios ikus-entzunezko ekoizpen kooperatibaren bazkide fundatzailea da, baita Koala Rabioso generorik gabeko jantzien markarena ere.

Haren musika taldea, Penadas por la ley, 1993an jaio zen, La Platan, eta gaur egun erreferentziazko taldea da, bai Latinoamerikan, bai Espainian. Ozeanoa zeharkatu, osaeran hainbat aldaketa izan eta mundu osoan barrena bira eta kontzertu ugari eman badituzte ere, taldeak bizirik dirau.

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema