Astean zehar, ekintzailetza prozesuaren fase guztiak aztertuko ditugu, kultura ekintzailearekiko sentsibilizaziotik enpresa baten sendotzeraino, finantzaketa, enpresa proiektuen garapena eta enpresak martxan jartzea bezalako gai interesgarrietatik igarota.  

Beren alorrean adituak diren pertsonek gidatutako jarduera sail baten bidez, ekintzaileen gaur egungo premiei erantzungo zaie.  

Denetarik aurkituko dugu: hitzaldiak, mahai inguruak, askotariko gaiak jorratuko dituzten tailerrak, baita film baten proiekzioa eta zine-forum bat ere, Santiago Requejo zuzendariaren eta Ramon Barea aktorearen eskutik, zeintzuek gogoraraziko diguten ekintzailetza aukera egokia dela beti, adina gorabehera. Programa osoa ikusi nahi izanez gero, hemen.

Ekitaldi guztiak formatu birtualean izango dira. Aukera ezin hobea, adituen hitzak entzuteko zure etxetik. Eman izena! Ez galdu aukera!

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema