OSTEGUNA 1
09:00-09:45
Ekitea eta gure giza ahalmena aktibatzeko modua: ezinbesteko eta eraldaketa pertsonaleko auzia
HITZALDIA


LABURPENA
“Ondo daki herriaren berri, alkatea baino lehen izan dena aguazil” esaerak lanbide orotan izandako esperientziak goraipatzen du. Barne ekintzaile gisa esperientzia handia izan ondoren hitz hori erabiltzen ez zen garaian, Iñigo Lopez Callejo bere bokazioa lantzen joan da; hots, pertsonei laguntzea, beren ahalmena hedatu dezaten eta eraldatu daitezen nahi dutena izatera iristeko.
Orain, ekintzaile gisa, gure giza ahalmen osoa hedatzeko gakoak partekatu eta ezagutu ahal izango ditugu, gure ezaguera mailak areagotzea abiatutzat hartuta.
HIZLARIAK
Marta Martínez (moderatzailea)
Líder de proyectos y Resp. De emprendimiento y transformación en CEBEK
Iñigo López Callejo
Iñigo López Callejo coacha, aholkularia eta prestatzailea da. Pertsonei eta taldeei laguntza eta prestakuntza ematen die, amesten duten liderrak izatera irits daitezen eta, aldi berean, beren erakundeak eraldatzeko aukera izan dezaten. Batez ere, zuzendaritza profilekin egiten du lan, bai korporazioen arloan, bai Europako lehen mailako startupetan. Gaur egungo proiektuari ekin aurretik, atzerrian egin du ibilbide gehiena, dagozkien sektoreetan liderrak diren enpresetan. Hamar urte igaro zituen Ekialde Hurbilean, eta han ezagutu zuen emaztea, Gwen. Gaur-gaurkoz Bilbon bizi dira, Alaia eta Ainara alabekin batera.
#Transformación #Cultura #Organizacional #Motivación #Conferenciante #Motivacional #Motivational #Speaker #Liderazgo #Equipos #AltoRendimiento #Intraemprendimiento #DesarrolloDirectivo #DesarrolloPersonal