osteguna 1
11:00-11:45
Gure hirien etorkizun teknologikoa: berritzeko eta ekiteko aukera infinituak
hitzaldia eta mahai ingurua



LABURPENA
Mahai inguruan, gure bizitza, hirian batez ere, eraldatuko duten teknologia nagusiak jorratuko dira; ohitura aldaketak gertatu eta erronka berriak sortuko dira, ekintzailetza eta berrikuntzaren ikuspegitik landu beharko direnak, neurri handi batean.
Hona hemen gure bizitzak eraldatuko dituzten bost teknologiak: Adimen artifiziala, errealitate birtuala, geneen edizioa, blockhaina eta nanoteknologia.
Teknologia horiek gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan izango dute eragina, ikaskuntzatik hasita eta gaixotasunen prebentzioraino eta, jakina, gure hirietan ere.
Eta, horretarako, datuen kudeaketak edo Data Sciencek bilakaera handia izan beharko du.
HIZLARIAK
Xabier Arruza
Bilbao Urban & Cities Design Group-eko fundatzailea eta koordinatzailea.
Ekonomialari espezializatua hiri estrategia ekonomikoen diseinuan eta negozio berrien garapenean, bereziki ekonomia berdearen sektorearekin lotutakoetan.
Sektore publikoan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, lotura estua izan du Bilboko Metropolialdearen hiri eraldaketako prozesuarekin, bai eta klima aldaketari, ekonomia zirkularrari eta energia eraginkortasunari buruzko proiektuekin ere.
Gaur egun, “Bilbao Urban & Cities Design” Taldearen koordinatzailea da, eta helburu nagusia du hiriak eta metropolialdeak berriro irudikatzea, pentsatzea eta diseinatzea, hirigintza, jasangarritasun, ekonomia, kultura eta gizartearen ikuspegitik.
Erakunde horren eskutik, azken urteotan ohiko hizlaria izan da Smart Cities gaiari buruzko nazioarteko nahiz estatuko kongresuetan.
Era berean, eraldaketako hiri estrategiei buruzko hainbat artikulu idatzi ditu estatuko eta nazioarteko argitalpenetarako.
Bestalde, Basqvium enpresaren bazkide fundatzailea da, Euskadiko turismoari, gastronomiari eta kulturari lotutako luxuzko esperientziak diseinatzen espezializatutako enpresa bat.
Erika Rodríguez
Enpresa Zientzietan diplomaduna eta Negozio Kudeaketan graduduna da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketako Unibertsitate arteko Master Ofiziala egin du (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), bai eta Genero Berdintasuneko Graduondokoa ere.
Aholkularitzaren sektorean 8 urtetik gorako esperientzia du Estatuan nahiz nazioartean, eta berrikuntza eta estrategia proiektuen garapenean oinarritzen du bere jarduera profesionala, batez ere erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza ekimenen bidez. 100 bezero publikori baino gehiagori lagundu die haien hiria edo lurraldea planifikatzen, garatzen eta egituratzen, gai izan daitezen erronkei aurre egiteko estrategiak eta informazioaren teknologiak erabiliz, tokiko eragileen balioa sustatuz edo eskura dituzten baliabideak eta finantzaketa iturriak modu eraginkorrean kudeatuz.
Estibaliz Lecue
GERTEK
Proiektu Zuzendaritzako Europako Masterrarekin eta Ingeniaritza eta Aholkularitzako esperientzia egiaztatuarekin.
Ibilbide sendoa egiten du Proiektuen Zuzendaritzan, Kudeaketan eta Garapenean, diseinutik, plangintzatik, exekuziotik eta ebaluaziotik, hainbat jarduera-sektoretan; telekomunikazioak, segurtasuna, elektrikoa eta abar nabarmentzen ditu.
Horrek erakundeen eta enpresen ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eman dio, eta egoera bakoitzaren beharrak ulertzeko gaitasun handia eta irtenbide egokiak egituratzeko azkartasuna garatzea ahalbidetu dio.
Erakundeko maila guztiekin hitz egitera ohituta dago, baita bezeroekin zuzenean hitz egitera ere, eta harreman sendoak eta konfiantzazkoak sortzeko eta mantentzeko gaitasuna nabarmentzen du.