Osteguna 1
12:00-12:45
Lanbide Heziketako ikasleen enpresa ideien azalpena
MAHAI INGURUA
Laburpena
Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleek jendaurrean azalduko dituzte beren ideiak, Ikasenpresa, Urrats Bat eta Enpresari programen arduradun eta teknikarien aurrean. Tknika eta DEMA arduratzen dira hiru programez eta helburua da ekintzailetza kultura eta enpresen sorkuntza sustatzea Lanbide Heziketako ikasleen artean.
Hiru programek irakasleei laguntzen diete autoenplegua hautatzen duten ikasleak bideratzen, eta sendotu egiten dute haien zuzeneko transmisore zeregina, bai ikasgelan bai ikasleen inguruan. Halaber, ikasleei ere laguntzen diete, beren ideiak garatzen eta errealitate bihurtzen dituzten programen bitartez.
Mahai inguruan, ikasleek beren ideiak azalduko dituzte jendaurrean eta hiru programen arduradunen aurrean, eta ideien alderdi nagusiak aletuko dituzte.
Hizlariak
Pilar Carranza
Heziketa zikloetako irakasleen eta ikasleen artean ekintzailetza-enpresa kultura sustatzeko helburua duen Enpresari Programaren zuzendaria
Pili Alonso
Tknikako (Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) kultura ekintzailearen arduraduna
Arantza Alvarez
LHn enpresa sorkuntza sustatzeko helburua duen Urrats Bat ekintzailetza programaren arduraduna.