OSTEGUNA 1
13:00-13:45
Nola lagundu emakumeei beren ekintzailetza prozesuetan
TAILERRA

LABURPENA
Emakume ekintzaileen aholkularitzarako gakoak identifikatzea, genero hesiak identifikatzen jakitea, eta horiek gainditzeko tresnak ematea.
HIZLARIA
Miren Lauzirika
EmakumeEkin elkarteko presidentea
EmakumeEkin-eko bazkide fundatzailea da. Elkarte horrek 10 urte daramatza lanean emakume ekintzaileen ahalduntzea eta saretzea bultzatzen, generoaren barne eta kanpo hesiak gainditzeko. Elkarteko presidentea da 2019. urteaz geroztik.
EmakuMeeting-ak dinamizatu ditu azken 6 urteetan, topaketa tematiko batzuk, non elkarteko bazkideek oinarrizko gaiak lantzen dituzten modu horizontal batean.
Hitzaldiak ematen ditu hainbat forotan, ekintzailetzaren arloko generoaren ikuspegia hizpide hartuta. Ekintzailetzaren arloko genero ikuspegiari buruz Bizkaiko Foru Aldundirako egindako eskuliburuaren idazketan parte hartu du, eta emakume ekintzaileentzako programak diseinatzen ditu, sormena eta genero ikuspegia izanik haien osagai nagusiak.
Mirenek, gainera, bere enpresa du, berrikuntza aholkularitza bat, metodologia berritzaile eta parte hartzaileetan zentratzen dena. Art For Life.