osteguna 1

15:00-15:45

Besteren konturako enplegutik norberaren konturako enplegura  

HITZALDIA

LABURPENA

Besteren konturako enplegua alde batera utzi eta norberaren konturako enpleguari heltzea, ekintzailetzaren eta ekintzailetzan dauden talentu-nitxoen alde egitea eta enplegua gauzatzen den egungo lan merkatuan sartzea planteatzen ari diren pertsonen profila arakatuko dugu. 

Garapen profesionalik ekarri ez dien enplegu batetik bestera ibiltzeaz nekatu diren pertsonek, langabezian geratu direnek eta besteren konturako aukerarik aurkitzen ez duten pertsonek, baita aldatzeko motibazioa, emozioak eta ideiak dituztenek ere, besteren konturako enplegutik norberaren konturako enplegura aldatu nahi dute. 

Norberaren talentuak eta bakoitzaren proiektuaren ezaugarriak aintzat hartuta, ekintzaile izatea: zaila edo erraza izango da, gutxi batzuentzat edo guztientzat, ideia bat edo errealitate bat, eta posibilitate bat edo aukera bat.  

Gaur egungo lan merkatuak eta testuinguruak, oro har, zerikusi handia dute gure ekintzailetzan. Ziurgabetasunez betetako merkatu aldakor batean gaude, eta gauza ziur bakarra zera da, profesionalak behar ditugula, enplegua/k, esperientzia/k, aniztasuna/k eta errekonozimendua/k ekarriko dituzten eta konpetentzia eraldatzaileak dituzten profesionalak. 

HIZLARIA

Nadia Maestro

Psikologian lizentziaduna, Giza Baliabideetako masterra, Jokabide Terapiako masterra, Aukera Berdintasuneko agentea. 2004tik, ekintzailea – Aldalaneko zuzendaria: orientazioko, enpleguko eta ekintzailetzako aholkularitza. 

Gorabidean dauden eta estrategikoak diren sektoreen etengabeko ikerketa, gure lurraldean ekintzailetza eta enplegua sendotzeko. Enplegagarritasunera bideratutako programak diseinatu, garatu eta abian jartzea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta talentuaren ikuspegitik begiratuta. 

Lan ekosistema osasuntsu bat eratzeko bokazioa du, horrekin konprometituta dago eta horretarako egiten du lan, betiere ekosistema hori enplegu eta ekintzailetza osasungarrian oinarritutakoa, lankidetzakoa, inklusiboa eta guztiontzako kalitatezko aukera profesionalak sortzen dituena izanik.