OSTEGUNA 1
16:00-17:30
La montaña del alma, una historia de emprendimiento y montaña”
ZINEMA FOROA

LABURPENA
“La montaña del alma, una historia de emprendimiento y montaña” dokumentalaren emanaldia.
Arimaren mendiak hiru euskal gazteren ekintzailetza historia kontatzen digu; izan ere, mendizaletasunaren pasioak bultzatuta, hainbat ekintzailetza proiektu egin dituzte mendia ardatz hartuta. Dokumental honek Asier, June eta Jonen bidea kontatzen digu, Pirinioetako mendietan egin zituzten lehen proiektuetatik hasita, Alex Txikon alpinista handiarekin egindako neguko espedizioetara. Dokumental honen helburu nagusia gazteen ekintzailetza bultzatzea da, eta laguntasun eta talde lanaren balioak eta ingurumen eta gizarte kontzientzia sendo bat transmititzea.
HIZLARIA
Jon Barredo
CEO Elur-en
Jon Barredok Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ekintzailetzako bi master egin zituen. Betidanik izan du mendi eta eskiarekiko grina handia. 2014an, lagun batzuekin batera, irabazi asmorik gabeko elkarte bat eratu zuen, eski bidaiak eta mendi lasterketak antolatzeko. Dirua bildu nahi zuten nahi adina eskiatzeko, eta lortu zuten!
Elkartean lan eginez, ekosistema ekintzaileko pertsonak ezagutzen joan ziren, eta arlo horretan berritzeko tarte handia zegoela ikusi zuten. 2015eko Nepaleko lurrikara erreskate eta salbamendu teknologietan ikertzera eraman zituen katalizatzailea izan zen. Handik gutxira, Alex Txikon euskal alpinista ospetsua ezagutu zuen, eta taldera batu zen. Harekin batera, hainbat prototipo probatu dituzte. Jonek hainbat lekutan probatu du Elur gailua, hala nola Chogoriren (K2, 8.611) kanpaleku nagusian, San Francisco sumendiaren tontorrean (6.018 m) edo Manaslun (8.163 m), eta nabarmen hobetu ditu egungo erreskate gailuen irismena.
Baieztatzeke
Akción Emprendedora Komunitateko kidea