HITZALDIAK

OSTIRALA, 30

11:00-11:45, Online

HITZALDIA
Kooperatiben eredutik ekitea. Abantailaz betetako aukera

Francisco Javier Sanz, Norberto Alboniga y
Mirene Arri Escudero

Enpresa sortzea eta abian jartzea

Laburpena

Buruan badarabilzue abian jartzea zuen inplikazioa ezinbestekoa izango duen partaidetza proiektu bat, gutxienez 2 lanpostu sortuko dituena, sozietate kooperatibo txikia oso eredu egokia da zuentzat, eta zuen neurrira egindako enpresa bat martxan jartzeko aukera emango dizue.

Sozietate kooperatiboa pertsona sozietate bat da, ez kapital sozietate bat; bazkideen partaidetza eta kudeaketa demokratikoa bermatzen ditu, eta emaitzak modu proportzionalean banatzen dizkio bazkide bakoitzak kooperatibizatutako jarduerari.

Helburuak: ezagutzera ematea zer ezaugarri eta abantaila dituzten kooperatiba txikiek bazkide sustatzaile langileentzat, gutxienez 2 lanpostu sortzen dituzten proiektu mikroak abian jartzeko sozietate eredu gisa.

Jardunaldiaren egitura:

1.- Sozietate kooperatiboa eta printzipio kooperatiboak.

2.- Sozietate kooperatibo txikiaren baldintzak.

3.- Izapideak eta ibilbidea.

4.-Erregulazioa.

5.- Autoerregulazioa.

6.- Gizarte Segurantza.

7.- Zerga Erregimen Berezia.

8.- Partaidetza emaitzetan.

9.- Laguntzak.

Hizlariak

Francisco Javier Sanz, Elkar-Lan, S. Coop – Kooperatibak Sustatzeko Elkarteko zuzendaria.

Norberto Alboniga Buruaga, Elkar-Lan, S. Coop – Kooperatibak Sustatzeko Elkarteko teknikaria.

Mirene Arri Escudero, Elkar-Lan, S. Coop – Kooperatibak Sustatzeko Elkarteko teknikaria

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema