ASTELEHENA 28
11:30-12:00
Gizarte eta ingurumen inpaktu arrakastatsua izan duten tokiko bi kasu: EMAUS eta BASQ COMPANY
HITZALDIA


HIZLARIAK
Aitor Alvarez
Basq Company-ko CEOa
LABURPENA
Modaren industria gehien kutsatzen duen bigarren industria da mundu osoan. Kontsumo ereduaren aldaketan sinesten duen orori zuzenduta dago Basq, produktu jasangarriak eta ingurumenarekin konprometitutakoak egiten ditugunongan sinesten duten guztiei.
Surfarekiko zaletasuna, moda eta ingurumenarekiko errespetua uztartzearen emaitza da Basq. Ozeanoekin konprometitutako zapatilla jasangarrienak sortzeko asmoz hasi zen.
Horregatik, Basq etxetik aldaketa bultzatu eta ingurumenarekin konprometitutako marka jasangarriena sortu dute; izan ere, % 100 birziklatuak diren materialak soilik erabiltzen dituzte.
Bi urtez baino gehiagoz ikerketak egiten eta lanean ibili ostean, ozeanoak gehien kutsatzen dituzten hondakinak, hau da, plastikoak eta pneumatikoak % 100 birziklatutako zapatilla bihurtzea lortu zuten.
Beste negozio mota bat lortu nahi dute Basq etxean, eskaintzen dituzten onurak jasotzen dituzten etekinekin orekatuta egon daitezen. Egiten duten diseinu bakoitza, hartzen duten erabaki bakoitza planetarentzat onena izatea nahi dute, eta salmenta bakoitzarekin lortutako diruaren zati bat ozeanoak garbitzera bideratzen dute.