ASTELEHENA 28
16:00-18:00
Neurtu zure enpresaren edo proiektuaren jasangarritasuna. Balantze hirukoitzaren metrikak
TAILER PRAKTIKOA


LABURPENA
Jakizu nola neurtu zure enpresa edo proiektua, jasangarri izateko gizarte, ekonomia eta ingurumen ikuspegietatik. Egunetik egunera, gero eta argiago dago jasangarritasuna, haren hiru ardatzetan (ekonomia, gizarte eta ingurumena), helburu nagusia dela pertsonak eta planeta beren jardueraren erdigunean jarri nahi dituzten erakundeentzat, erakundearen erresilientzia areagotzeko etorkizuneko krisietan.
Erakustaldi praktiko bat egingo dugu, Sannas – Balantze Hirukoitzeko Enpresen Espainiako Elkarteak sortu duen Balantze Hirukoitza autoebaluazio tresnarena. Bi orduko saioan, aukera izango duzu ebaluazioa zer ataletan zatitzen den jakiteko, egoki iritzitako galderak egiteko eta prestatzaileekin elkarrekiteko. Hastapen tailer hau lehen urrats bat izango da, sarrera modukoa, zure enpresan balantze hirukoitza ezartzeko hurrengo egunetan egingo den tailerrari begira.
HURRENGO SAIOA: BALANTZE HIRUKOITZAREN NEURKETA ERREALA
Egunak: abenduak 13 eta 20 – 9:30-14:00. Euskalduna Jauregia
Parte-hartzaileek aukera izango dute beren proiektu edo enpresaren balantze hirukoitzaren diagnostiko erreal bat egiteko, SANNAS metodologia erabilita. Tresna horretan adituak diren pertsonek jarraibideak emango dizkiete ekintzaileei eta aholkulariei, proiektuen analisian, kontuan izanik haien gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloko oreka. Halaber, tresna horren garrantziaz jabetuko dira, jasangarritasun-txostenak egiteko, txosten ez-finantzarioak egiteko eta, batik bat, lerro estrategiko bat sortzeko jasangarritasunerantz.
Lehenengo tailerreko bideratzaile berberak izango dituzte: Javier Goikoetxea eta Luis Madrid. Diagnostikoaren emaitzak baliagarriak izango zaizkio enpresa bakoitzari gogoeta egin eta hobekuntzak egiteko, eta errentagarriagoa, erresilienteagoa, iraunkorragoa eta etikoagoa izateko.
HIZLARIAK
Javier Goikoetxea
Ekonomia Berrien eta Inpaktu Positiboko Metriken bultzatzailea eta hizlaria. NESI Forum konektorea, EBC auditorea, BCorp biderkatzailea – kontsultorea, eta GJH agentea.
Urte asko eman zituen (30 baino gehiago) sistemaren baitan lanean, haren alde ilunean, harik eta egun batean ohartu zen zer gaizki egiten zituen gauzak. Egun horretan erabaki zuen urte luzez metatutako ezagutza guztia (produkzio buru, kalitate arduradun, salmenten buru, giza baliabideen -Pertsonak, berarentzat- zuzendari eta zuzendari komertzial gisa) gizartearen zerbitzura jartzea, modu etikoan, ordura arte inkontzienteki baztertu zituen balioak defendatuz.
Orain, egiteko nagusia du Guztion Ongia (Jasangarritasuna) hurbiltzea erakundeetara, Pertsonak kohesionatuz, salmenta estrategia zintzoak sortuz eta gizarte-ingurumen inpaktuko metrikak (GEK, EBC, B Corp, Sannas) eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) erabiliz. Piramidearen oinarrizko proiektuetan (BdP) espezializatua, urratsak egin ditu ere hizlari eta prestatzaile lanetan.
BIKOnsulting eta PlanBIKO-ren kofundatzailea da. Maisutza Industriala ikasi zuen IPN -Eibarko Armeria Eskolan, EBC erredaktorea da Garapen Jasangarrirako Unesco Katedran (Valentziako Unibertsitatea), EBC kontsultoriako lehenengo bi ikasturteen irakasle-erredaktorea eta komertzioan diplomaduna Gipuzkoako Merkataritza Ganberan. Auditorea, erakundeen kontsultorea eta “Guztion Ongiaren Ekonomia” udalerrien bideratzailea, BCorp kontsultore homologatua eta biderkatzailea, eta GJH (Garapen Jasangarrirako Helburuak) agentea.
Luis Madrid Zambrano
Aditua Gizarte Berrikuntzan eta Diseinu Estrategikoan, enpresei eta erakundeei laguntzen die inpaktu positiboa sortzen eta ekonomikoki errentagarriak izaten.Angaravecaren fundatzailea eta SANNAS Asociación de Empresas Triple Balance-ren kofundatzailea. Gobierno Abierto sareko kidea, Gizarte Berrikuntzako irakaslea IEDn (Istituto Europeo di Design) eta Gizarte Berrikuntzako Negozio Ereduen irakaslea Salamancako Unibertsitate Pontifizioaren Gizarte Berrikuntzako Masterrean.