astelehena 28

09:30-09:45

Hasiera instituzionala

 

HIZLARIA

Teresa Laespada
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatua

María Teresa Laespada Bilbon jaio zen 1965ean. Ezkonduta dago eta seme bat eta bi alaba ditu.

Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua.

Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle titularra. Drogamenpekotasunen Deustuko Institutuko zuzendaria, Drogamenpekotasunen eta beste adikzio batzuen masterreko zuzendaria, aldizkari zientifikoetako batzorde zientifiko batzuetako kidea da ere.

Ikertzaile nagusia (IP) da droga-mendetasunen eta beste adikzio batzuen ikerketa-lerroan, eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako “bizi-kalitatea eta gizarteratzea” ikerketa-taldeko kidea da. Mota askotako 60 argitalpen baino gehiago ditu, eta 40 ikerketa baino gehiagotan parte hartu du, tokikoak, nazionalak eta nazioartekoak.

Bere profil politikoan, IX. legegintzaldian (2009-2012) legebiltzarkidea izan zen, Euskadiko PSE-EEko zuzendaritzako kidea (2009-2012) eta, gaur egun, Bizkaiko PSE-EEko zuzendaritzako kidea da, gizarte-politiken arduradun gisa.

Gaztelaniaz eta ingelesez hitz egin eta idazten du, eta euskara ulertzen du.