ASTELEHENA 28

9:45-10:30

Garai biziak… esploratzeko garaiak

HITZALDI INSPIRATZAILEA

HIZLARIA

Albert Bosch

Aditua lidergoan, jasangarritasun sustatzailea eta dibulgatzailea  

Beste abentura askoren artean, Antartika zeharkatu du laguntzarik gabe Hego Poloraino (1.152Km. – % 98 bakarrik), ‘7 Summits’ proiektua burutu du (kontinente bakoitzeko mendi garaiena igotzea, Everest besteak beste), 9 Dakar-etan parte hartu du (2 motoan eta 7 autoan; 2015ean, lehen pilotua izan zen lasterketa % 100 elektrikoa zen auto batean egiten), ultra maratoien ohiko korrikalaria da eta 100 erronka baino gehiago egin ditu muturreko kiroletan.  

Lehen pertsona izan da kirol desafio batean Blockchain teknologia erabiltzen, erronka pertsonal batetik historiako lehen NFT sortuz.   

Ekintzailea 26 urte zituenez geroztik, 2004an sortu zuen INVERGROUP, energiaren eta ingurumenaren alorrean proiektuak sustatu eta kudeatzeko plataforma.  

Bi alorretan arrakasta nabarmenak izan baditu ere, porrot ugari ere izan ditu, eta harrotasunez onartzen ditu, bere bizitzaren parte bereizezin gisa.  

Lidergo jarreren dibulgatzaile ezaguna, hizlaria eta sei libururen egilea. 

Atsegin ditu desafio handiak, bere burua buru-belarri prestatzea desafio horietarako, eta proiektu osoa antolatzea emaitzarik onena lortzeko, bai kirol erronkari dagokionez bai maila profesionalean edo pertsonalean, egitasmo horien gizarte eta ingurumen inpaktua ahaztu gabe.   

Albert 1966an jaio zen, Sant Joan de les Abadesses-en (Girona). Haren abentura handiena: familia eta 3 seme-alabak. Ikasketak: Enpresa Zientziak eta MBA ESADEn.