ASTELEHENA 28
10:30-11:30
Krisi-garaian ekitea: ba al dago aukerarik garai gorabeheratsuetan ekiteko?
MAHAI-INGURUA




LABURPENA
Esan beharrik ez dago gorabehera handiko garaiak bizitzen ari garela. Egunero gogorarazten digute hori albisteetan:
-Postpandemia eta horren ondorio ekonomikoak
-Ukrainako gerra, mugagabe luzatzen
-Energiaren krisialdia
-Ingurumen arloko alarma
-Atzeraldiaren mamua (inflazioaren gorakada, interes tasen gorakada, osagaien eskasia eta abar)
Krisialdia baino gehiago, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren arloetan paradigma aldaketa bat bizitzen ari garela susma dezakegu, baina hemendik hamarkada batzuetara hobeto baloratu ahal izango dugu hori.
Dena den, bien bitartean, aurrera egin behar dugu, gorabehera handiko garai hauetan bi erantzun mota sortzen direla kontuan izanik: batzuk paralizatuta gelditzen dira, eta beste batzuk hazi egiten dira ezbeharren aurrean. Ideia disruptiboen garaia da, erronken garaia; ekintzaile izateko sasoia da, hitz horrek biltzen dituen esanahi guztiekin.
HIZLARIAK
Susana González Rómulo (moderadora)
BFAko Enpleguko foru-zuzendaria.
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate-aditua Gizarteratzeko Politiken Ebaluazioan, Programazioan eta Gainikuskapenean, UNEDen. Azterlan Politikoetan eta Gobernantzan Masterra, Upv-EHUn.
25 urtetik gorako ibilbidea du Bizkaiko lanpostu publiko eta pribatuetan, eta gizarte- eta hezkuntza-gaietan esperientzia handia du. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusia da. Bere erronka profesionalei dagokienez, 2020/2023 Enplegu Plana abian jartzeko Bizkaiko erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa da aipatzekoa.
Carolina Pérez Toledo
CEBEKeko presidentea, CONFEBASKeko batzorde exekutiboko eta CEOEko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Enpresaburua, bazkidea eta LEARNLIGHTen Espainiarako zuzendaria.
https://www.linkedin.com/in/carolina-p%C3%A9rez-toledo-5b7b4b32/?originalSubdomain=es
CEBEK-Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa lurraldeko enpresa erakundea da; elkartearen misioa da gizartearen aurrean eta elkartea osatzen dutenengan eragina duten instituzio publiko eta pribatuen aurrean gure elkartekide diren federazio, elkarte eta enpresen interesak ordezkatzea eta defenditzea, betiere, enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuz.
Maria Saiz Santos
EEB‐OVE Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko presidentea. Doktorea da Ekonomia eta Enpresan, ekintzailetzako eta enpresen sorkuntzako irakaslea, eta UPV/EHUko MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterraren zuzendaria. GEM Euskadi, Global Entrepreneurship Monitoreko zuzendari exekutiboa eta GEM Espainiako Zuzendaritza Batzordeko diruzaina.
María Saizek argitaratu berri den GEM EAE 2021-2022 txostenaren emaitzak aurkeztuko ditu, eta Euskadin ekintzaileen eta ekintzailetzaren ekosistemaren egoera eta joerak zeintzuk diren azalduko du, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioengatik gorabehera handiak bizitzen ari garen garai honetan.
Olga Martín García
ACLIMA Basque Environment Clusterreko zuzendari nagusia.
Kimika Zientzietan lizentziaduna eta Executive MBA, ingurumen kudeaketan aditua; esperientzia handia du industriako zuzendaritzako postuetan, eta Europako sektorearen ordezkari lanak ere egin ditu. Klusterreko ekimenetatik, ingurumen sektorearen berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzen ditu, eta negozio eredu eta enpresa berriak sortzeari bultzada ematen dio.
ACLIMA-Basque Environment Cluster erakundea Euskadiko ingurumen sektorearen erreferente eta aglutinatzailea da azken 26 urteotan. Sektore pribatua (industriak eta zerbitzuak), ezagutzaren eremua (unibertsitateak eta zentro teknologikoak) eta sektore publikoa ordezkatzen ditu. Gaur egun, 120 bazkide ditu eta horietatik 90 enpresak dira. Horretaz gain, 6 balio kate hauen ordezkari ere bada: hondakinak, uraren ziklo integrala, kutsatutako lurzoruak, airea, ekosistemak eta ekodiseinua.