ASTELEHENA 28
11:30-12:00
Gizarte eta ingurumen inpaktu arrakastatsua izan duten tokiko bi kasu: EMAUS eta BASQ COMPANY
HITZALDIA


HIZLARIAK
Rosa Gil Elorduy
Emaús Bilbako Koordinatzailea
LABURPENA
EMAUSen ustez, bizi ditugun errealitateek, bai mundu mailan bai toki mailan, zaildu egiten dituzte egungo ereduaren alternatiba sozioekonomikoa lantzeko aukerak, gure inguruan inpaktu egoki bat izango duen alternatiba. Ezaugarri hauek dituen gizarte sistema batean gaude:
- Produktibitatean oinarritua eta ez pertsonengan.
- Duala da, desberdintasun gero eta handiagoak dituena, eta ez die erantzuten pertsona guztien oinarrizko beharrei.
- Interes ekonomikoetara makurtutako politikariak daude. Behar energetikoak handitzea dakarren eredu bat erabiltzen da.
Horregatik guztiagatik, EMAUSek bere burua definitzen du izaera sozial eta laikoa duen irabazi asmorik gabeko erakunde gisa, EMAÜS INTERNATIONAL mugimenduaren parte gisa. Helburutzat du sustatzea eta babestea prozesu eraldatzaileak -indibidualak edo kolektiboak-, gizarte, ekonomia eta ingurumen alorretan. Lehentasuntzat hartuz bazterketa pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden pertsonen bizi baldintzak eta ahalduntzea, honako hauek garatzen ditu:
- gizarte eta lan inklusioko programak,
- jasangarritasuna eta garapenerako lankidetza erdiesteko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak,
- ekonomia solidarioko enpresak,
EMAUSek 42 urte bete ditu jada. Gaur egun, ia 200 gizon-emakumek lan egiten dute Taldean, Gipuzkoan, Bizkaian eta Galizian.
EMAUS BILBO: hondakinetatik hartutako objektuak eta materialak bildu, sailkatu, konpondu eta saltzen ditu (gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, tamaina handiko objektuak, arropa, papera, beira etab.), bere sarreren iturri nagusi gisa, behar pertsonalei eta kolektiboei erantzuteko, eremu produktibo bat irekiz ingurumenaren sektore honetan. Gerora ikusi da sektore jasangarria dela ikuspegi ekonomikotik, eta beharrezkoa eta egokia gizarte ikuspegitik. Bilboko Emausen helburu nagusia da formakuntza eta enplegu guneak sortzea, pertsona zaurgarrienen inklusioari begira, haien prozesuetan laguntzeko, bereziki lanaren, egoera pertsonalaren normalizazioaren eta gizarte nahiz lan eskubideen bitartez, erabateko integrazioa lortzeko gizarte partaidetzan.