ASTELEHENA 28

12:30-13:30

Nola bihurtu enpresa iraunkor. Inpaktu hirukoitza neurtzeko beharra

MAHAI-INGURUA
 

LABURPENA

Ekonomia, gizartea eta ingurumena izanik jasangarritasunaren ardatz, pertsonak eta planeta jarduketen erdigunean jarri nahi dituen erakunde ororen helburua jasangarritasuna –hiru ardatzetan– lortzea delako ideia gero eta indar handiagoa hartzen ari da, egunez egun, erakunde horren erresilientzia areagotzen baita etorkizuneko krisialdien aurrean.

Ideia horri gehitu behar diogu erakunde guztiek argi dutela jada barrurantz eta kanporantz pentsatu behar dutela, hau da, interes talde guztiengan, Edward Freeman-ek 1984. urtean garatu zuen “Stakeholders-en teoria”-ri jarraikiz. Teoria horren arabera, erakundeak eragile multzo batez osatzen dira, eta eragile horiei interes talde (stakeholders) esaten die; interes taldeak honako hauek izan ohi dira: akziodunak, langileak, balizko inbertsiogileak, hornitzaileak, bezeroak, administrazioa, eta gizartea, oro har. Ikuspegi horretatik begiratuta, enpresa zera da, talde horiek guztiek denboran zehar izaten duten elkarreraginaren emaitza; horrek esan nahi du denak direla elkarren mendeko eta, horregatik, erakundeak aintzat hartu behar dituela horiek guztiak, jasangarritasunaren bidean egiten dituen aurrerapenak eta egoera neurtu nahi izatekotan.

Ildo horri jarraikiz garatu dira gaur egun dauden inpaktu neurketako metrikak, eta egungo hiru garrantzitsuenen ordezkariak ekarriko ditugu Sarekin Week 2022 ekitaldira B Corporationen BIA ebaluazioa, Guztien Ongizaterako Ekonomiaren Guztien ongizatearen balantzea, eta Sannas enpresa elkartearen balantze hirukoitza. 

B Corporation: B Lab edo B Corp ere esaten zaio; irabazi asmoa duten enpresen ziurtapen pribatua da, eta “gizartearen eta ingurumenaren arloko jarduna” aztertzen du. B Lab erakundeak ematen du B Corp ziurtagiria; erakunde global bat da, irabazi asmorik gabekoa, eta bulegoak ditu Estatu Batuetan, Europan (Espainia), Kanadan, Australian eta Zeelanda Berrian, baita elkarte bat Latinoamerikan ere, Sistema B-rekin. Ziurtagiria lortu eta horri eusteko, enpresek gutxienez 80 puntu lortu behar dituzte “gizartearen, ingurumenaren eta gobernantzaren arloko jardunari” dagokion ebaluazioan, B Corp-en konpromisoak alde interesdunekin uztartu behar dituzte enpresa arautzen duten dokumentuetan, eta salmenten araberako tarifa bat ordaindu behar izaten dute urtean. Hiru urtean behin berritu behar dute enpresek ziurtapena, B Enpresa estatusari eutsi nahi izanez gero. 

Guztien Ongizaterako Ekonomia: Gemeinwohl-Ökonomie jatorrizko dokumentuan (Alemania), enpresei eta erakunde mota guztiei zabaldutako proiektua da, eta Austriako Christian Felber ekonomialariak asmatu eta sustatu ez ezik, garatu ere egin zuen enpresaburuen multzo batekin batera; proiektuaren helburua ekonomia benetan jasangarri bat ezartzea da, enpresek ezinbestean parte hartu behar duten finantza merkatuen alternatiba gisa. Elkarte nazionaletan oinarritzen da, ekimenaren legezko euskarri diren aldetik, eta bost kontinentetan ditu ordezkaritzak. 

Sannas: Espainiako BALANTZE HIRUKOITZA enpresen elkarte bat da, eta askotariko sektoreetako 150 erakunde baino gehiago biltzen ditu egiteko beraren pean: errentagarriak izateari garrantzia ematen diete, baina gizartean eta ingurumenean ere eragin positiboa izan nahi dute. Hazten jarraitu nahi dute administrazioarekin eta erakundeekin hitz egiteko ahalmena lortzearren; lobby etikoa izan nahi dute, pertsonak eta planeta erdigunean jarrita. 

Arratsaldean, Sannas-en Balantze Hirukoitza tresna ezagutzen hasteko tailer bat izango dugu, enpresetara eta ekintzailetza proiektuetara egokitzeko errazenetako bat den aldetik. Luís Madrid Zambrano tresna horren asmatzaileetako bat eta Sannas-en sortzaileetako bat da; tresna bera aurkeztuko digu, hurrengo asteetan izango diren bi tailer praktikoen atariko moduan

HIZLARIAK

Javier Goikoetxea

BIKOnsulting

Ekonomia Berrien eta Inpaktu Positiboko Metriken bultzatzailea eta hizlaria. NESI Forum konektorea, EBC auditorea, BCorp biderkatzailea – kontsultorea, eta GJH agentea. 

BIKOnsulting eta PlanBIKO-ren kofundatzailea da. Maisutza Industriala ikasi zuen IPN -Eibarko Armeria Eskolan, EBC erredaktorea da Garapen Jasangarrirako Unesco Katedran (Valentziako Unibertsitatea), EBC kontsultoriako lehenengo bi ikasturteen irakasle-erredaktorea eta komertzioan diplomaduna Gipuzkoako Merkataritza Ganberan. Auditorea, erakundeen kontsultorea eta “Guztion Ongiaren Ekonomia” udalerrien bideratzailea, BCorp kontsultore homologatua eta biderkatzailea, eta GJH (Garapen Jasangarrirako Helburuak) agentea. 

Luis Madrid Zambrano
Aditua Gizarte Berrikuntzan eta Diseinu Estrategikoan, enpresei eta erakundeei laguntzen die inpaktu positiboa sortzen eta ekonomikoki errentagarriak izaten. Angaravecaren fundatzailea etaSANNAS Asociación de Empresas Triple Balance-ren kofundatzailea. Gobernu Irekiko Ereduaksareko kidea, Gizarte Berrikuntzako irakaslea IEDn (Istituto Europeo di Design) eta Gizarte Berrikuntzako Negozio Ereduen irakaslea Salamancako Unibertsitate Pontifizioaren Gizarte Berrikuntzako Masterrean. 

Paco Álvarez Molina
Economía del Bien Común

  • Parisko Burtsako zuzendari ohia, presidenteorde karguarekin (1971-1965)
  • Valentziako Burtsako zuzendari nagusi eta kontseilari ohia (1965-2001)
  • ETICA Patrimonioseko presidente ohia (2002-2014)
  • Valentziako Erkidegoko Gobernuaren Ekonomia Jasangarri, Ekintzailetza eta Kooperatibismoko zuzendari nagusi ohia (2015-2019)
  • Guztion Ongiaren Ekonomia mugimenduaren nazioarteko bozeramailea
  • Guztion Ongiaren Ekonomia Sustatzeko Espainiako Federazioaren presidentea

Valeria Schiavello

  • Jasangarritasunean eta garapen birsortzailean aditua.
  • 15 urte baino gehiagoko esperientzia enpresa handi, txiki eta ertainekin lan egiten.
  • B biderkatzailea eta B Biderkatzaileen Programako bideratzailea 2020tik. 
  • Enpresei laguntzen die haien eragina neurtzen, kudeatzen eta hobetzen.