Asteartea 29
09:00-09:45
Eredu zirkular baterantz gure hirietan. Erronkak eta negozio aukerak
hitzaldia eta mahai ingurua



Deskribapena
Munduko jardunen % 8,6 bakarrik har daitezke zirkulartzat, eta baliabideak orain arte bezala ustiatzen jarraitzen badugu, 2050. urtean hiru Lur planetaren baliabideak beharko ditugu.
EBren ekonomia zirkularrerako ekintza plan berriak eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak proposatutako Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planak, 1.529 milioi euroko aurrekontu batez, argi erakusten dute arlo horren aldeko apustu ekonomiko argia eta hor ematen ari diren negozio eta ekintzailetza aukerak.
Hizlaria
Xabier Arruza
Bilbao Urban & Cities Design Group-eko fundatzailea eta koordinatzailea.
Ekonomialari espezializatua hiri estrategia ekonomikoen diseinuan eta negozio berrien garapenean, bereziki ekonomia berdearen sektorearekin lotutakoetan.
Sektore publikoan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, lotura estua izan du Bilboko Metropolialdearen hiri eraldaketako prozesuarekin, bai eta klima aldaketari, ekonomia zirkularrari eta energia eraginkortasunari buruzko proiektuekin ere, Barakaldoko Udalarekin izandako lankidetza nabarmenduz.
Gaur egun, “Bilbao Urban & Cities Design” Taldearen koordinatzailea da, eta helburu nagusia du hiriak eta metropolialdeak berriro irudikatzea, pentsatzea eta diseinatzea, hirigintza, jasangarritasun, ekonomia, kultura eta gizartearen ikuspegitik.
Erakunde horren eskutik, azken urteotan ohiko hizlaria izan da Smart Cities gaiari buruzko nazioarteko nahiz estatuko kongresuetan.
Era berean, eraldaketako hiri estrategiei buruzko hainbat artikulu idatzi ditu estatuko eta nazioarteko argitalpenetarako.
Bestalde, Basqvium enpresaren bazkide fundatzailea da, Euskadiko turismoari, gastronomiari eta kulturari buruzko luxuzko esperientziak diseinatzen espezializatutako enpresa bat.
Mireia De Diego
Obra zibilean eta hondeaketa lanetan espezializatutako De Diego enpresako kudeatzailea.
Historian lizentziaduna UPV-EHUn, ekonomia curriculum lerroa.
Masterrak:
- Euskal ikasketak – Eusko Ikaskuntza
- Lan Arriskuen Prebentzioa ESPEZIALITATEAK: Segurtasuna eta Ergonomia.
- Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra UPV/EHU IHOBE
2013. urtean, gure enpresan berdintasun plan bat ezarri ostean,
Emakundek Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile
izendatu zuen. Bizkaian, errekonozimendu hori lortu zuen lehen obra zibileko enpresa
izan zen.
ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzako Klusterreko presidente izendatu zuten. Kargu hori bete zuen 2015., 2016. eta 2017. urteetan.
Urteko enpresaburu izendatu zuen AEB Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak
Bizkaiko Induskari eta obra zibileko eraikitzaileen Elkarteko batzarreko presidentea.
Hiroshi Ikenaga Melgoza
Mexiko Hirian jaio zen 1979. urtean. Txikitatik konturatu zen diseinatzaile industriala izan nahi zuela, eta karrera horixe ikasi zuen UNAM unibertsitatean. Valentziako (Espainia) UPV unibertsitatearekin trukea egin zuen ikasturte batean, diseinu ekologikoa irakasgaia jasotzeko aukera izan zuen eta gaiarekiko interesa piztu zitzaion; horren ondorioz, horri buruzko eskola gehiago jaso ditu eta bere diseinuen inspirazio iturri izan da harrezkero.
Diseinu estudio bat sortu zuen 2003an Alice Pegman bazkidearekin batera, eta bere diseinuak bertan diseinatu, fabrikatu eta merkaturatu zituen. 2005. urtean, Diseño Neko sortu zuen Daniel Olvera, Alice Pegman eta Karime Toscarekin batera; diseinu industrialeko aholkularitza koordinatzeaz gain, enpresaren lerro propioetako produktuak garatzen ditu.
Gaur egun, Neko Europe-ko zuzendari kreatiboa da Hiroshi; egoitza Espainian dute, eta mundu osoko proiektuetan egiten dute lan. Ekodiseinuan eta diseinu jasangarriko estrategian interes handia duenez, hitzaldiak, eskolak eta tailerrak ematen ditu Ekodiseinuari, Ekintzailetzari eta Hiri altzariei buruz.
Hainbat sari jaso ditu; besteak beste:
- 2022, IF Design Award 2022, Public/Retail, Splash playground, ALEMANIA
- 2020, Red Dot Product Design Award 2020, Urban Design, Wave, ESSEN, ALEMANIA.
- 2020, Bid_20 hautaketa ofiziala, Diseinuko 8. Bienal Iberoamerikarra, Flow Bilduma, Neko Playwaves, MADRIL, ESPAINIA.
- 2019, Noldi Shreck 2019 sarietan finalista, Bizikleten aparkaleku adimendua, MEXIKO HIRIA, MEXIKO.