asteartea 29

11:00-11:45

Nola defendatu negozio ideia bat finantza erakunde baten aurrean 

HITZALDIA
 

LABURPENA

Zure enpresa proiektua abiarazteko finantzaketa behar baduzu, garrantzitsua da finantza erakunde batek nola funtzionatzen duen jakitea, hau da, zer baloratzen duen, zer informazio izan behar duzun prestatuta eta nola aurkeztu behar duzun. Azken batean, zer izan behar duzun kontuan zure helburua lortzeko beharrezkoa den konfiantza sortzeko. 

  • Erakunde batek gure proiektua finantzatzeko garaian zer entzun nahi duen ulertzeko gakoak 
  • Ideia eta lantaldea aurkeztea 
  • Negozio Plan on baten garrantzia 
  • Bideragarritasun ekonomikoa eta ordaintzeko gaitasun nahikoa izatea 
  • Kontingentzia Plana 

 

HIZLARIAK

Iñaki Ruiz De Balugera Gomez  

Aholkularia BULTZ-LAN Consulting-eko ekintzailetza arloan eta Laboral Kutxako GAZTENPRESA fundazioan. 

8 urte daramatza ekintzaileei laguntzen beren negozio ideia baloratzeko eta baliozkotzeko prozesuan, negozio eredua eta negozio plana prestatzen, eta proposatutako jardueraren bideragarritasun ekonomikoaren plana osatzen. 

Aldez aurretik, aholkularitza enpresetan aritu izan da ETEen plangintza estrategikoaren eta nazioartekotzearen arloan.