ASTEARTEA 29

12:00-12:45

Kooperatiba, partaidetza proiektuen bereizgarria duten pertsonen sozietate gisa

HITZALDIA
 

LABURPENA

Kooperatiba, pertsonen sozietate gisa, haren balioak eta printzipioak direla eta, egokia da ekintzailetzako proiektu kolektiboak antolatzeko eta abian jartzeko, langile bazkideen inplikazio handiagoa ahalbidetzen duelako.

Enpresa proiektu orotan, hura osatzen duten pertsonak eta haien partaidetza maila dira gauzarik garrantzitsuenak, eta kooperatiba bat sozietate eredu parte hartzaileena da.

Partaidetza enpresa maila guztietan hedatu behar da, eta erreala izan behar du, eta erabaki garrantzitsuak hartzen diren gizarte organoetan eman behar da; hau da, Batzar Nagusian, hor hartzen baitute parte bazkide guztiek eta administrazio organoak, zeinaren kideak modu demokratikoan aukeratuak izan baitira bazkide guztien artean, gizarte kapitalari egindako ekarpenak albo batera utzita.

Emaitzak lan elkartuko kooperatiban urtero egindako lanaren arabera birbanatzen dira.

HIZLARIA

Francisco Javier Sanz Santaolalla

Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean; Kooperatibismoan diplomaduna, Deustuko Unibertsitatearen Ikasketa Kooperatiboen Institutuaren lehen promozioan. 

Irakaslea izan da hamarkada batez Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuan. Prestakuntza ikastaro asko eman ditu sozietate kooperatiboetan, haien gizarte organo guztietan, Kooperatiben otsailaren 11ko 1/1982 Legea indarrean sartu zenetik onartu berri den Euskadiko Kooperatiben Legera arte (11/2019 Legea, abenduaren 20koa); era berean, Euskadiko eta Estatuko Lege Kooperatiboen Aurreproiektuak prestatzeko lanetan parte hartu izan du.

Abokatu aholkularia izan da Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo askotan.

Liburu eta eskuliburu asko idatzi ditu, egile eta baterako egile gisa, guztiak ere sozietate kooperatiboetan aplikagarria den zuzenbideari lotutakoak.

Gaur-gaurkoz, ELKAR-LAN, S.COOP Kooperatiben Sustapenerako Sozietatearen zuzendaria da, Arbitrajeen Euskal Zerbitzuaren presidentea (BITARTU) eta Euskal Kooperatiben Mugimenduaren Batzorde Juridikoaren koordinatzailea.

 

Norberto Alboniga

Elkar-lan S. Coop. kooperatibak sustatzeko sozietateko teknikaria