ASTEARTEA 29
13:00-13:45
Ekonomia Sozial eta Solidarioan ekiten
HITZALDIA



LABURPENA
Zer esan nahi du ESSn ekiteak? Zergatik korapilatu are gehiago ekintzailetzari bi abizen jarrita, jakinda gaia, bere horretan, arrakastaz egitea zaila dela?
Bizitza erdigunean jartzen duen eta ZER baino gehiago NOLA planteatzen duen ekiteko modu horren alde egiteko arrazoiak izango ditugu hizpide.
PrESStatzen programaren aurreko edizioaren esperientzia kontatuko dugu. Prestakuntza eta laguntza programa hori proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ESS ereduetara aldatu nahi diren merkataritza enpresei eskaintzen zaie.
PrESStatzen programa EKONOPOLO proiektuaren barruan kokatzen da, Bilbao Ekintzak eta REAS Euskadik koordinatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa. Bilboko San Frantzisko auzoan modu estrategikoan kokatuta, erreferentziako espazio bat da, eta bertan ESSren inguruan lanean diharduten askotariko eragileek esperientziak, proiektuak eta baliabideak partekatzen dituzte. Era berean, bozgorailu moduko bat da ESSarentzat, eta enpresa ekimen berriak azkarrago sortzea ahalbidetzen du.
HIZLARIAK
Blanca Boix
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren berrikuntza eta hazkunde arloko arduraduna, REAS Euskadin. Haren jarduera ildoen helburu nagusiak sareko enpresa ehuna indartzea eta ekintzailetza programak eta ibilbideak garatzea dira.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, Marketin, Ekintzailetza eta Berrikuntza eta Kanpo Merkataritzaren arloan espezializatuta. Lan ibilbidean, hainbat egonaldi egin ditu atzerrian, kanpo merkataritzako aholkulari gisa, eta irakaskuntza proiektuak landu ditu, bai bigarren hezkuntzan bai unibertsitatean.
Ernesto Fernandez
Gizarte eta kulturarteko ekintzailetza teknikaria, Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundean. Haren zeregin nagusia pertsonei eta kolektiboei arreta, aholkularitza eta laguntza ematea da ekintzailetza proiektuetan, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan.
Ekonomiako lizentziaduna da Malagako Unibertsitatean, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Masterra egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Haren lan ibilbide luzean, lan egin izan du administrazio, koordinazio eta kudeaketaren arloetan, baita bokazio eraldatzailea duten proiektu komunitarioaren sorreran eta sustapenean ere.
Maylin Vergara
Fundadora y actualmente dedicada al proyecto Tu Pasión En Función De Tu Libertad donde busca conectar con personas que sueñan en crecer como seres humanos y profesionales y acompañarlas en el proceso hacia su mejor versión. Tallerista y orientadora en procesos de empoderamiento, crecimiento personal y emprendimiento dirigida prioritariamente a personas migradas, colaborando con diferentes asociaciones e instituciones del País vasco, iniciado en el 2008. Fundadora y presidenta de la asociación para la equidad de género en el emprendimiento Mujeres Migradas Emprendedoras. Anteriormente fue socia trabajadora y directora del departamento de Comunicación y relaciones públicas deKahlomedia S coop. y coordinadora de la revista Frida.