asteartea 29

15:00-15:45

Negozioei jarraipena emateko aukera

MAHAI-INGURUA
 

LABURPENA

Jakitun belaunaldi errelebo faltak Bizkaiko ETEei dakarzkien zailtasunez, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak martxan jarri dute Bizkaiko enpresak transmititzeko NegoziOn izeneko programa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dituena prozesu osoan zehar, www.negozion.eus webgunean online Marketplace edo erakusleiho bat sortzea aurreikusten duena. 

Erakusleiho horrek zubi lana egiten du, alde batetik, negozio jabeak izanik arrazoi pertsonalengatik edo erretiroagatik enpresa transmititu nahi duen pertsonen eta, bestetik, funtzionamenduan dauden negozioak hartu nahi dituzten pertsona ekintzaileen artean, Bizkaiko enpresa sarea eta haren giza kapitala mantentzeari begira.  

Jardunaldi honetan NegoziOn Programak martxan dagoen negozio bat transmititzeko eta eskuratzeko eskaintzen dituen abantailak ezagutuko ditugu, Dematik garatzen eta aplikatzen den metodologia propioa. Eguskiñe Olabarrietaren higiezinen agentzia enpresa eskualdatzaile gisa Abel Francisco Casadori eskualdatzeak izandako arrakasta entzungo dugu, negozioa eskuratzen duen ekintzaile berria baita.

HIZLARIAK

Arantza González Arrube

Enpresen Administrazioan lizentziaduna, hainbat zereginetan aritu da ekonomialari gisa, enpresa munduari begira beti. 20 urtez baino gehiagoz, enpresa zuzendariei, bazkide-langileei eta ekintzaileei lagundu die irtenbideak bilatzen haien negozioen eguneroko kudeaketan sortutako arazoentzat. Besteak beste, enpresak berregituratzeko, lan sozietateak eratzeko eta ekintzailetza proiektuetan. 

Eguskiñe Olabarrieta 

Etxebizitza, lonja eta lokal industrialen salerosketan eta alokairuan 30 urte baino gehiago izateak sektoreko esperientzia profesionala eta errekonozimendua  bermatzen ditu. 2006. urtera arte besteren kontura lan egin du; orduan, bere kontura lanean hastea erabaki du, 2022an erretiroa hartu arte. 

Abel Francisco Casado

Negozioa eskuratzen duen ekintzailea.