Asteartea 29
16:00-16:45
Enpresa transmisioa: ekitearen onurak abian den negozio bat eskuratuta
Mahai ingurua




Laburpena
Berriz Enpresa programaren esparruan negozio bat transferentzia bidez eskuratu duten bi ekintzailek (Irene Martín eta Mikel Atxaerandio) beren ibilbidea kontatuko digute, besteak beste, bidean topatu dituzten alderdi positiboak eta negatiboak adieraziz, negozio bat erostea planteatzen ari direnentzako gomendioak emanez eta negozioen aurreko jabeen izandako harremanen nondik norakoak azalduz.
Ondoren, Juan Cuevak eta Jokin Cearrak negozio bat eskuratzea planteatzen duten ekintzaileei Bilboko Ganberak eskaintzen dizkien zerbitzuak azalduko dituzte, baita belaunaldi erreleboaren arazoaz hitz egiten dugunean aurrez aurre ditugun erronkak eta aukerak ere.
Hizlariak
Irene Martín Álvarez (Pernet liburu denda erosi duen ekintzailea)
Irene Martín Álvarez Santutxuko Pernet liburu denda daraman ekintzailea da. Turismoan diplomaduna da, eta bidaietako kudeatzaile gisa egin du lan; jardunaldi honetan liburu dendako bezero izatetik jabe ekintzaile izaterako pausoa nola egin zuen azalduko digu.
Mikel Atxaerandio (Ciclos Olabarrieta erosi zuen ekintzailea)
Mikel Ciclos Olabarrieta daraman pertsonetako bat da. Txirrindularitza eta bizikleten maitale honek, Ciclos Olabarrieta erosteko urratsa egin baino lehen, prestakuntzaz ingeniaria izanik, ibilbide bat egina zuen ingurumen aholkulari gisa. Gaur, negozio bat erosteko pausoa ematera zerk bultzatu zuen kontatuko digu.
Juan Ignacio Cueva (Enpresa garapena Bilboko Ganbera)
Juan ekintzailetza teknikaria da Bilboko Ganberan, eta ekintzaileei aholkularitza eta laguntza ematen die prozesu osoan; hots, ideia sortzen denetik negozioa martxan jartzen den arte.
Jokin Cearra (Bilbao University Business School-eko irakaslea)
Finantza Zuzendaritza eta Enpresen Sorrera irakasgaietako irakaslea da Cámara Bilbao University Business School-en, MBAe3ko irakaslea, UPV/EHUn, eta ekintzailetzako doktorea, tesia egin baitzuen ekintzailetzarako laguntzan eta plataforma teknologiko batean oinarritutako agenteen sare formal baten bidez laguntza horren koordinazioaren hobekuntzan emandako atomizazioaren arazoari buruz.