matchmaking


Matchmaking aukerak baliatzeko formula eraginkorrenetako bat da, eta Sarekin Week egitasmoan sustatu nahi dugun jardueretako bat.
Jarri harremanetan ekintzaile, erakunde, startup, enpresa, ETE eta autonomoekin zure negozioa bultzatzeko.
Sarekin Week astearen esparruan, ekitaldian aurkitzea espero duzun aukerak argitaratzeko abagunea izango duzu, baita Sarekin Week astean parte hartuko duten gainerako pertsonak eta horiek eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutzekoa ere.
Aholkulari bat lortu, negozio aukera bat aurkitu, aurre-azelerazio egitasmoetan dauden startup-ekin harremanetan jarri, balizko lankidetzak antzeman… Networking horri esker, kontaktuak edo bisita txartelak lortzeaz gain, horiekin harremanetan jar zaitezke, eta benetako lankidetza aukerak aztertu.