Asteazkena 30

10:00-10:45

Begirada Bizkaiko etorkizunari gazte ekintzaileen ikuspegitik

Mahai ingurua

Laburpena

Garbiñe Henry Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendariak azalpenak emango ditu Deusto Emprende unitateari buruz, eta H4C3R Ekintzailetzako Deusto Ereduaren garrantzia nabarmenduko du. Ondoren, Elene Susperregik mintzagai izango ditu azken ikasturtean berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alorrean eginiko formakuntza saioak, eta gure formakuntza jardueretan izan diren eta beren esperientzien berri emango diguten hiru lagun aurkeztuko ditu: Xabier Pizarro, Anastasia Smetanina eta Ander Marzana.

Hizlariak

Garbiñe Henry Moreno
Gizarte Zientzietan doktorea. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna. Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria.

Olatz Urquijo Ugarte
Berrikuntza eta ekintzailetzako teknikaria Deustuko Unibertsitatean.
 
Elene Susperregi Telletxea

Berrikuntza eta Ekintzailetza teknikaria eta Deusto Emprende taldeko kidea.

Xabier Pizarro
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Ingurune Digitalen Zuzendaritzako ikaslea eta Creaction! eta DeustoSTART I egitasmoetako parte hartzailea

Anastasia Smetanina
Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna eta Ekintzailetza Ekintzan Master Dualeko parte hartzailea.

Ander Manzana
piano-jotzaile kontzertista, ekintzailea eta Gazte Ekintzailetzako Programako parte hartzailea.