Asteazkena 30

11:00-11:45

Negozio plana: akonpainamenduaren garrantzia arrakasta izateko

MAHAI INGURUA

laburpena

Negozio plan baten garrantzia aprobetxamenduan nabarmentzen da.

Negozio plan bat plangintza tresna bat da, eta hainbat alderdi aztertzeko eta ebaluatzeko balio du, hala nola: errentagarritasun ekonomikoa, merkatuaren azterketa, antolamendu eta eragiketa bideragarritasuna, eta negozio baten gizarte eta ingurumen jasangarritasuna.

Negozio plan bat egitea funtsezkoa da ekitea erabakitzen duen edonorentzat, derrigortzen duelako helburuak ordenatzera, aldagai desberdinak aztertzera eta estrategia definitzeko erabakiak hartzera, baita helburuak lortzeko jarraitu beharreko urratsak eta ekintzak zehaztera ere. Horrela, nora goazen planifikatu dezakegu eta eraginkortasuna irabazi, ziurgabetasuna murriztuz eta etorkizuneko negozioaren arrakasta aukerak areagotuz.

DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak enpresa proiektuaren plangintza egitearen onurak aletuko ditu, negozio planen aholkulari baten bidez eta lagundutako ekintzaileen lekukotzen bidez. Hala, sekula ahaztu behar ez diren alderdiak aipatuko dituzte, eta aldez aurretik plangintza bat ez izateagatik proiektu bat hasten duten pertsonek egiten dituzten ohiko akatsen berri emango dute.

HIZLARIAK

Itxasne Amutxastegi Ruiz

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan litzentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta beti egon da enpresa munduari lotuta. Hasieratik, enpresa aholkulari gisa lan egin du, eta euskal enpresei nazioartekotzen lagundu die. Gainera, DEMAn 9 urte daramatza ekintzailetzako aholkulari-teknikari gisa, eta Bizkaiko ekintzaileei negozio planak idazten eta garatzen laguntzen die.

 

Ibon Markaida

diseinatzaile grafikoa (www.sekula.eus)

Taldeka Digitala programan parte hartu zuen gurekin, eta duela hilabete gutxi bakarkako ibilbideari ekin zion, Algortan sormenerako gune bat sortuta. Sekula Estudiok diseinu grafikoko eta ilustrazioko zerbitzuak eskaintzen dizkie profesionalei, eta, horrez gain, handientzako eta txikientzako prestakuntza eskaintzen du, sortzeko artearekin eta sormenarekin zerikusia duen guztian. DEMAra etortzea eta negozio plana garatzea erabakigarriak izan dira aspalditik buruan zeukan ekintzailetza ideia hori antolatzeko, paperera eramatean zentzua hartu baitu.

Mari Carmen Orfo

Ekintzailea. RUTAS YERMA, SLren gerentea (www.rutasyerma.com)

RUTAS YERMA Mari Carmen Orfok sortu zuen duela 10 urte. Konpainia Zierbenan dago, gaur egun Bizkaiko garraio operadore sendoenetako bat da, eta airez kargatzeko salgaiak errepidez garraiatzeko eta banatzeko irtenbide logistiko integralak eskaintzen ditu.

Hasiera oso gogorra izan zen, Mari Carmen Orfok bakarrik ekin baitzion abentura honi, krisi garaian, eta bezero bakar batekin. Baina DEMAren eta BFAren Enplegu Sailaren hasierako laguntzari eta bere erabakitasunari esker, ezbeharrei aurre egiten jakin zuen, eta, lan asko eginda, haztea lortu du. Gaur egun, zazpi pertsona daude bulegoan, 100 bezerori baino gehiagori ematen diete zerbitzua, ibilgailu flota propioa dute, eta 300 kolaboratzaile baino gehiago dituzte. Konpainiak 2,5 milioi eurotik gora fakturatzen ditu urtean, eta, ekitaldiz-ekitaldi, fakturazioa igotzen ari da pixkanaka.

Mari Carmen Orfok esandakoak entzuteko eta haren erantzunen inspirazioa jasotzeko aukera izango dugu. Dagoeneko aurreratu dizkigu gakoak: gogor lan egitea, arreta pertsonalizatua ematea, bezeroaren beharrak ezagutzea, oso profesionala izatea, eta konponbide azkarrak eta prezio lehiakorrak eskaintzea. Gure bezeroen leialtasuna lortuta, sektore konplexu eta oso lehiakor honetan mantentzea lortu dugu.