Asteazkena 30

15:00-16:45

Langile autonomoen araubide bereziaren kotizazio sistema berriaren oinarrizko alderdiak.

HITZALDIA

LABURPENA

2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da langile autonomoen araubide bereziaren kotizazio sistema berria. Mintegi honetan sistema horren berri emango dugu, beren kabuz lan egiten duten pertsonek egin beharko dituzten aldaketa nagusiak aztertzeko.

Saioaren edukia:

  1. LAAB KOTIZAZIO SISTEMAREN IKUSPEGI LABURRA
  2. LAAB KOTIZAZIO SISTEMA BERRIA
    1. Ikuspegi orokorra
    2. Errendimendu tarteak eta kotizazio oinarriak (2023, 2024 eta 2025 urteak)
    3. Errendimendu garbien kalkulua
    4. Kuota aldaketak
    5. Tarifa laua edo kuota hobaria
    6. Jarduera etetea
  3. ONDORIOAK

HIZLARIAK

Iñaki Nos 

Ekonomia Zientzietan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), ibilbide luzea egin du enpresa eta ekintzaileentzako aholkularitzan, bereziki negozioaren kudeaketari lotutako arloetan.

Aholkularia da sektoreko hainbat enpresetan, eta orain arteko lan esperientzia luzean, prestakuntza eta (mikro)enpresetarako laguntza ematearekin batera, dibulgazio jarduerak ere egin ditu askotariko erakunde publiko nahiz pribatutan.