HITZALDIAK

ASTEARTEA, 27

16:00-16:45, Online

CINEFORUM

Inoiz ez da berandu ekiteko, belaunaldien arteko begirada bat

Santiago Requejo, Ramón Barea

Kultura ekintzailea

Laburpena

Santiago Requejo zuzendariarekin hitz egin dugu, zinema proiektu bat zerotik ateratzeko moduari buruz, eta Ramon Barea aktoreak esan digu ekintzailea ez dela iraungitzen.

Santiago Requejok eta Ramon Bareak edozein adinetan eta zerotik abiatuta ekin daitekeela adieraziko digute, norberaren belaunaldiaren begiradatik eta beren esperientzia pertsonala oinarri hartuta, Abuelos filmaren sortzaile eta parte hartzaile gisa. Komedia dramatiko bat da, eta bertan, laster aurre-erretiroa hartuko duten hiru gizonek (Carlos Iglesias, Roberto Albares eta Ramon Barea), lan merkatutik kanporatuak izan eta gizartearen bazterrean geratu ondoren, haurtzaindegi bat irekiko dute, ekintzaile izateko inoiz ez dela berandu erakusteko. Proiektua garatzeko, gazteez betetako coworking batean sartuko dira, eta erakutsiko diete inoiz ez dela berandu ekintzailea izateko.

Ekonomia krisiaren hondamendia maila askotan eman bada ere, filmak bereziki kaltetuak izan diren adin gehieneko langileei begiratzen die; beren lanbidea eraginkortasunez betetzen urte asko igaro ondoren, desabantailan daude esperientzia dagoeneko baloratzen ez den lan merkatu batean lehiatzeko; orain, izan ere, beste irizpide batzuk hartzen dira kontuan, hala nola irudia, gaztetasuna edo teknologia berrien erabilera.

 

Filmaz gainera, 50 urtetik gorakoentzako ekintzailetza sari batzuk sortu dituzte, eta Fernando Lallanak eta Ana I. Virtudesek Nunca es tarde para emprender (Alienta) liburua idatzi dute. Proiektu global bat, bizitza adineko pertsonekin partekatzen jarraitu nahi duten gazteen gidaritzan.

 

Hizlariak

Santiago Requejo

Santiago Requejo (Plasencia, 1985) nerabe zenetik zuzentzen ditu ikus-entzunezko produkzioak. Haren bideoek arrakasta handia lortu dute sare sozialetan, eta film laburrak, berriz, aukeratuak eta sarituak izan dira estatuko eta nazioarteko hainbat festibaletan.

Haren lehen film labur profesionalak, Rhodéa (2010), epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen, Golden Knight Malta International Film Festivalean. Orduz geroztik, inpaktu handiko ikus-entzunezko pieza asko sortu ditu, eta horien artean nabarmentzen dira, besteak beste, La remontada es posible (2013), Ser madre es un plus (2014) eta Noche de Paz (2017), estatuko festibaletan 40 izenpenetik gora eta 5 sari jaso dituena; tartean, Estatuko Zuzendari Onenaren saria (FICSAN) eta Miradas saria, Bartzelonako Giza Eskubideen eta Zinema Festibalean.

Era berean, hainbat dokumental egin ditu, eta horien artean aipatzekoak dira Experimento Navideño (2016) eta A Kiss for all the World (2016), nazioarteko dokumental bat, Beethovenen 9. Sinfonia planetako leku kaltetuenetara eraman zuen musikari talde baten bidaia kontatzen duena.

Zuzendu duen lehen film luzea Abuelos (2019) izan da. Abuelos filmean kritika inteligente bat egiten die egungo gizartea makilatzen duten azaleko geruzei, lan merkatutik eta gizarte bizitzatik kanporatuak izan diren adineko pertsonen bazterkeriaren, milurtekoen belaunaldikoen outfitsen atzean ezkutatzen den hutsunearen edo enpresa hizkuntzan erabilitako anglizismo absurdoen bidez.

Ramón Barea

Antzerki Sari Nazionala 2013

Antzerki zuzendaria, aktorea eta egilea, errealizadorea.

70eko hamarraldian hasi zen lanean, Euskadiko Antzerki Independente profesionalean: Cómicos de la Legua (69-80) eta Karraka (81-95) konpainietan, fundatzaile eta aktore gisa. Garai horretako ikuskizun aipagarrienen artean daude: “Bilbao Bilbao”, “Oficio de Tinieblas 5”, Camilo José Celaren testuetan oinarritua, “Okupado”, “Euskadifrenia”, “Ubú Emperatriz”, “La Palanca Gran Cabaret”, “Hoy última función”, “El hombre que confundió a su mujer con un sombrero”, “Orquesta de señoritas”, etab.

 Barearen azken antzerki lanak izan dira “Los perjuicios del tabaco” bakarrizketa, A. Chejov-ek idatzia, eta hainbat interpretazio: MAX ESTRELLA, UR TEATRO konpainiarekin “Luces de Bohemia” antzerki obran; PROSPERO, William Shakespeareren “The Tempest” antzezlanean; eta MENENIO, “Coriolanus” antzezlanean, Helena Pimentak zuzenduak; halaber, DON QUIJOTE, “Morir cuerdo y vivir loco” antzezlanean, Fernando Fernán Gómezek idatzia eta zuzendua Centro Dramático Nacional (CDN) – Centro Dramático de Aragón erakundeentzat. “El chico de la última fila” eta “Cartas de amor a Stalin”, Juan Mayorgarenak, UR konpainiarekin. “Puerta del Sol”, J.López Mozorena, Juan Carlos Perez de la Fuentek zuzendua, Pérez Galdós adindunaren paperean. “Beaumarchais” (S. Gitry), J.M. Flotatsek zuzendua, Luis XV.aren rolean. Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin, Ernesto Caballeroren zuzendaritzapean, “En la vida todo es verdad y mentira”, Calderón de la Barcarena, Focas tiranoaren paperean. Montenegro” (Comedias Bárbaras), CDNn, Ernesto Caballeroren zuzendaritzapean, Juan Manuel Montenegroren rolean. Confesiones de San Agustin”, Juan Carlos Perez de la Fuentek zuzendua. Incendios” (W. Mouawad), Mario Gasek zuzendua eta YSARCAk ekoitzia, Madrilgo LA ABADIA antzokian. SOCHK, CDNn, Andrés Limaren zuzendaritzapean.

Antzerki zuzendari gisa, haren azken lanak izan dira “El hombre que confundió a su mujer con un sombrero”, Oliver Sacks neurologoaren saiakeran oinarritua, eta “El hombre de los dados”, Luke Rinhard-ena (dramaturgiaz ere arduratu da lan horietan). “El buscón”, Templanza Producciones etxearentzat; “Emma” (Howard Zinn), Bilboko Arriaga Antzokiarentzat; eta “Bilbao Bilbao” errebista musikalaren ekoizpen berria. “Ekografiak”, Karmele Jaiorena, Makiescénica konpainiarentzat; “Esencia Patria”, Pabellon 6 elkarteko Antzerki Laborategiarentzat; “Orquesta de Señoritas” (Jean Anouillh); “Romeo y Julieta”, Pabellon 6 elkarteko Konpainia Gaztearentzat. Buñuel” (Conversatorio Post-Mortem), Pabellón 6 elkarteko Antzerki Laborategiarentzat. Galerna” (Tamara Gutierrez), Antzerkigintzak aukeratutako testua. Ay Carmela” (Sanchis Sinisterra), Pabellon 6, Ercilla saria euskal ekoizpen onenari.

Zinema errealizadore berantiar gisa: “Pecata Minuta” (1998), bere antzerki testu batean oinarritutako film luzea, eta “El coche de pedales”, 2004an estreinatutako lana. Nos sentamos a hablar” dokumentala, Arte Eszenikoei buruzkoa, eta antzerki lanaren prozesuari buruzko hainbat bideo.

Antzezle lanak hainbat telebista serietan.

Zinema aktore gisa, ehundik gora film. Zuzendari ugariren lehen lanetan: Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Pablo Berger, Ana Díez, Alex de la Iglesia…

Filmografia:  http://www.imdb.com/name/nm0054381/

Zineman eginiko azken lanak izan dira: “Voces” (Angel Gómez), “La boda de rosa” (Iciar Bollain), “Abuelos” (Santiago Requejo), “La linea invisible” (Mariano Barroso) eta “La pequeña suiza” (Kepa Sojo).

 

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema