Sarekin Week 2020

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA enplegu eta ekintzailetzako foru agentziaren laguntzaz, Sarekin Ekintzailetza Sareko ehun erakundek baino gehiagok parte hartuko duten egitasmo berri hau antolatu du.

ZER DA

sarekin e-week?

Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa lehen edizioa izango da.

Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da. Guztion artean jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin eta haren fase guztiekin erlazionatuta (ekintzailetza, enpresa proiektuen garapena, enpresen sorrera eta abian jartzea, finantzaketa eta merkatuan egonkortzea).

Zer eskaintzen du Sarekin E-Week-ek 2020?

 

Helburuak dira:

  • Bizkaian ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresnak eta baliabideak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea.
  • Ekintzailetzaren gaurkotasunari eta joerei buruz eztabaidatzea eta ezagutza sortzea. Helburu horrekin, hitzaldiak eta tailer praktikoak egingo dira, gaurkotasun handiko gaiak jorratzeko: gaur egungo egoera ekonomikoa, negozio eredu berriak, gizarte berrikuntza, berrikuntza teknologikoa, etab.
  • Harremanetan jartzea ekintzaileak Bizkaian laguntza ematen dieten erakundeekin, leku bakar batean eta aholkularitza pertsonalizatuarekin.
  • Interes komunak dituzten pertsonen arteko topagune eta networking uneak sortzea, aukera eta lankidetza berriei atea zabaltzeko.

Nork antolatu du?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak koordinatuko dute ekimen berritzaile hau, eta Sarekin Ekintzailetza Sarea osatzen duten ehundik gora erakundeek parte hartuko dute bertan.

.

Logo Red Sarekin
Logo DFB-BFA

URRIAREN 26tik 30era

SW

EMANALDIA BERRIKUSI!

SarekinWeek 2020ri buruzko berrikuntzak jaso nahi ditut

Jaso itzazu gure azken berriak modu pertsonalizatuan zure helbide elektronikoan

Jarraitu Sarekin Week

sareetan

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema