Sarekin week

Bizkaiko Ekintzailetza Astea

Sarekin Sarea osatzen duten  ehun erakunde baino gehiagok parte hartzen duten ekitaldia da. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak antolatua.

Please accept statistics, marketing cookies to watch this video.

Sarekin Week 2022 a, Bizkaiko Ekintzailetzaren III. Astearako  oso jarduera interesgarriak prestatu ditugu, gaurkotasun handiko gaien inguruan, lagungarri izango zaizkizunak inspiratzeko, inguruko sare ekonomikoa hobeto ezagutzeko, ekintzailetza aukerak deskubritzeko eta erabakiak hartzeko, ezagutza handiagoz, arrakasta helburu 

Aste honen haria izango da negozioak eraldatzeko beharra gizarte gisa ditugun desafioei aurre egiteko: gizarte erronkak, genero alorrekoak, hirien eraldaketa, klima aldaketa eta, azken batean, denboran iraun nahi duen negozio orok behar duen jasangarritasuna, balantze hirukoitzean orekari eutsiz (ekonomia, gizarte eta ingurumen balantzea).

Zer aurkituko duzu Sarekin Week-en?

  • Joerak eta aukerak ezagutuko ditugu, enpresa proiektu berriak hasteko ez ezik, baita martxan dauden negozioei bultzada eta balioa emateko ere.   
  • Hitza emango diegu profesionalki garatzeko ekintzailetzaren aldeko apustua egin duten hainbat kolektibori. 
  • Inspirazioa bilatuko dugu egitasmo ausart eta bereziei ekin dieten pertsonen lekukotasunetan, beren talentua eta sentsibilitatea jarri dituztenak gizartearen zerbitzura.  
  • Aukera izango duzu Bizkaian ekintzailetza laguntzeko sortu diren zerbitzu guztietara jotzeko, eroso, Sarekin-ek zure esku jartzen duen web atariaren bidez.   
  • Zuzenean online konektatu ahal izango duzu, edozein kontsulta egiteko, Bizkaian ekintzailetza babesten duten agentzia eta erakundeetako profesionalekin (Sarekin sarea).  
  •  Netwowikg online plataforma bat eskaintzen dizugu. Zure egoera berean edo zurearen osagarri diren egoeretan dauden pertsonekin konektatuko duzu, partner-ak aurkitzeko, elkarlanean aritzeko, proiektu berriak ezagutzeko, etab.  
  • Eta, edizio honetan, ekitaldi guztiak streaming bidez emateaz gainera, auditorio presentzial bat ere izango dugu, aretoan bertan egon nahi baduzu mahai inguruetako hizlariei entzuteko eta haiekin hitz egiteko.   

Huts egingo duzu?