#SarekinWeek 2022 Irekiera biltzarra

Azaroaren 28an Euskalduna Jauregian.

Azkar! Edukiera mugatua da eta.

Teresa Laespadaren inaugurazioaren ondoren, Albert Bosch-en “Aventura de emprender” (Ekiteko abentura) inspiratzailearekin hasiko gara. Lidergo-jarreren dibulgatzaile ezaguna da Bosch, eta erronka handietan parte hartzera ohituta dago. Esan ohi duen bezala, erronka handi horiek arrakasta nabarmenak eman dizkiote, baina baita porrot ugari ere, harrotasunez onartzen dituenak eta bere bizi-ibilbidearen zati bereizezinak direnak.

Horri guztiari eta askoz gehiagori buruz hitz egingo du jarraian datorren mahai-inguruari bide eman baino lehen,. Bertan, Susana González, Enpleguko Foru Zuzendaria, CEBEKeko Carolina Pérez, EEB/OBEko María Saiz eta ACLIMAko Olga Martínek ekiteko erronkaz eta bizi ditugun garai gorabeheratsu hauetan agertzen diren aukerez hitz egingo digute.

Gizartean eta ingurumenean eragina duen ekintzailetzari dagokionez, bi kasu arrakastatsu ezagutuko ditugu: EMAUS eta BASQ Company, Rosa Gil eta Aitor Álvarezen eskutik.

Azkenik, urrezko amaiera gisa, BIKO Consulting-eko Javier Goikoetxeak moderatutako mahai-inguruan entzuteko aukera izando dugu. Bertan, iraunkortasunaren 3 ardatzei eta inpaktu hirukoitzaren neurketaren beharrari buruz ikasiko dugu Luis Madrid, SANNAS metodologiaren ordezkaria, Paco Álvarez de la Economía del Bien Común eta Valeria Schiavello, BCorp mugimenduko ordezkariaren experientziari ezker. Ponentzia hau, gainera, Luis Madrid eta Javier Goikoetxeak emango dituzten 3 tailer praktikoekin osatuko da, non zure enpresaren edo proiektuaren iraunkortasuna neurtu ahal izango duzun. Lehenengoa azaroaren 28an, astelehena, emango da 16: 00etan

SarekinWeek 2022k bere gaietan adituak diren pertsonak biltzen ditu, ekintzailetzari zuzendutako Bizkaiko ekitaldirik handiena den Ekintzailetzaren Astera bertaratzen diren pertsona guztientzat esperientzia aberasgarria eskaintzeko.

Ezin duzu galdu!

#sarekinweek2022

Berri gehiago

Sarekin Week 2022k ateak itxi ditu

Bizkaiko Ekintzailetzaren III. Astea abenduaren 2an bukatu zen. Eta gaur, parte hartu izateagatik eskerrak emateko idazten dizuegu. Eskerrik asko guztiei: erakundeei, hizlariei, dena aurrera atera

Read more >

#SarekinWeek 2022 Irekiera biltzarra

Azaroaren 28an Euskalduna Jauregian. Azkar! Edukiera mugatua da eta. Teresa Laespadaren inaugurazioaren ondoren, Albert Bosch-en “Aventura de emprender” (Ekiteko abentura) inspiratzailearekin hasiko gara. Lidergo-jarreren dibulgatzaile

Read more >