Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa.

Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek topagune izan nahi du, gure lurraldean ekintzaileek eskura dituzten tresnak eta baliabideak bildu eta ezagutarazteko, baita alor honetako azken berriak eta joerak azaltzeko ere.  

PROGRAMAZIO ZABALA. Gune interaktibo eta nagusiki birtuala izango da, irekitze batzar batekin hasiko dena, urriaren 26an, Euskalduna Jauregian, streaming bidez ere emango dena. Hizlari esanguratsuek hartuko dute hitza: Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua), Albert Medrán (Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariaren zuzendari nagusia), Patricia Gutiérrez (La Gilda del Norteko lehendakari exekutiboa), Cristóbal Colón (La Fagedako sortzailea) eta Pilar Jericó (Be-UPko lehendakari exekutiboa).

Astearen gainerako egunak jarduera birtualez josiak egongo dira: hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, tertuliak…, zine-forum bat barne. 60 hizlari baino gehiago igaroko dira SarekinWeek-etik, ekintzailetza aztertuko dutenak hainbat ertz eta alderditatik:  kultura ekintzailea, negozio ideia sortzea, enpresa proiektua garatzea, enpresa sortzea, finantzaketa… Den-dena zuri laguntzeko zure ekintzailetza prozesuan.

ONLINE AHOLKULARITZA. Hori gutxi balitz bezala, aukera izango duzu kontsulta pertsonalak egiteko ekintzailetza arloko eragileei. Bideodei pribatu bidez erantzungo dizute.

NETWORKING BIRTUALA. Eta zerbait gehiagoren bila bazabiltza, networking birtualeko jarduera berri batean parte hartu ahal izango duzu: Matchmaking-a. Sar zaitez web orrian eta ikusiko duzu zertan datzan. Zure kontaktuen sarea zabalduko duzu berehala eta zure konexio profesionalak biderkatuko dituzu.

SarekinWeek egitasmoa finantzatzen du Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta antolatzen du DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Sarekin osatzen duten erakundeen laguntzaz.

Sar zaitez sarekinweek.eus webgunean eta ez ahaztu izena emateaz. Jarduera guztiak doakoak dira eta online jarrai ditzakezu.

Zure zain gaude!

Subscribe To Our Newsletter

Join our mailing list to receive the latest news and updates from our team.

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema