Ostirala 2
10:00-10:45
Ekitea bultzadaz eta ahalduntzeaz
HITZALDIA


LABURPENA
UPV/EHUko Bizkaiko Campusaren ZITEK ekintzailetza programaren eta Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen artean sortutako lankidetzatik, UPV/EHUko emakume ekintzaile berriak sartu dira AEDk sortutako “Impulsa” programan. Hitzaldian, ZITEKek eskainitako zerbitzua eta AEDek egindako lana aipatuko dira, eta zehazki, azken horren “Impulsa” programa izango da hizpide, zeinak enpresen sorrera bultzatu nahi baitu ikasle gazteen artean. Gurekin egongo da June Rueda ekintzaileak, ekosistema ekintzailearen barruan izan duen esperientziaren berri emateko.
HIZLARIAK
Noemi Peña
Bizkaiko Campusaren Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendaria
Uxue Castrillo
Diziplina anitzeko artista eta diseinatzailea, 26 urtekoa, bikaintasunez graduatua Sorkuntzan eta Diseinuan Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultatean, eta Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterra du egina UPV/EHUn. Gaur egun, UPV/EHUko doktoregaia da Arte Garaikidearen Ikerketa programaren barruan, «Ingurumen espazio bat sortzea Areilza Doktorearen Parketik, Portugalete, Bizkaia» izeneko doktorego testiarekin. Erakusketa indibidual eta kolektiboetan parte hartu du, bai estatuan bai nazioartean; hitzaldiak ematen ditu; eta artearen dibulgaziorako tailerrak antolatzen ditu.
Interbentzio artistikoak egiten ditu espazio publikoetan historiak kontatzen, ikuspegi artistiko batetik. Konturatu da gizateriak mundua besarkatuko duen begirada bat behar duela, heziketa artistiko eta kultural bat, eta bestelako esperientziak bizitzea; hori dela eta, “El Mono” Arte eta Kultura Elkartetik, elkarri lotuta dauden hiru jarduera eta negozio ildo garatzen ditu: interbentzio artistikoak espazio publikoetan, interbentzio bakoitzari lotutako moda jasangarriaren bilduma eta tailer hezitzaileak edo artearen dibulgazioari lotutakoak.
Marta Aburto
Enpresaria eta AEDren (Bizkaiko emakumezko enpresari eta zuzendarien elkartea) zuzendaritza batzordeko kidea.
Segaser-en zuzendaria 1994az geroztik
Aseguruen eta inbertsioen munduan diharduen enpresa
3D diseinuan eta 360° infografietan aritzen den SegArte enpresaren zuzendaria 2021az geroztik.