Ostirala 2

12:00-12:45

Inpaktu-funtsak, ekintzailetza sozial eta iraunkorrean inbertitzeko

Mahai ingurua

LABURPENA

“Gizarte eta jasangarritasun ekintzailetzan inbertitzeko inpaktu funtsak” hizpide.

Inbertsio tradizionaletan, besteak beste, faktore hauek hartzen dira kontuan: enpresa baten hazkunde tasa, eredu komertzialaren sendotasuna eta inbertitzaileentzako errendimendu finantzario ona sortzeko probabilitatea. Eta puntu horiek ere funtsezkoak dira inpaktu inbertsioetan, baina inbertsio mota horietan urrunago joan nahi da, eta, hala, inbertsioak ingurumenean eta pertsonengan duten eraginaren arabera ere egiten dira, oinarrizko gai batzuk kontuan hartuta, hala nola animaliekin egindako probak, ingeniaritza genetikoa, krisi klimatikoa, biodibertsitatea edo armak.

Adibidez, gutxieneko inbertsio irizpide batzuk ezartzen dira (hala nola, energia nuklearra, erregai fosilak, armak eta tabakoa baztertzea), eta baloratzen da, halaber, inbertsioak NBEren Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lotutako helmuga positiboekin lerrokatuta egotea.

HIZLARIAK

Moderatzailea: Mariluz Delcura

Ekonomisten Akción Emprendedora  Komunitateko koordinatzailea

Jon Hoyos Iruarrizaga

UPV/EHUko Finantza Ekonomia Saileko irakasle agregatua da (https://www.ehu.eus/es/web/ecofin2/hoyos-jon).

Finantza Ekonomia eta Kontabilitate arloko irakasle atxikia unibertsitatean (UPV/EHU), Finantza Ekonomia II sailean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da 2013. urteaz geroztik, “Financiación del proceso start-up: Un doble enfoque business angel-emprendedor” izenburuko doktore tesiaren defentsari esker. Gaur egun, UPV/EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3) Masterreko zuzendarikidea da (http://www.ehu.eus/es/web/ieae/mbae3).

Haren ikerketa eta ezagutza arlo nagusiak ekintzailetzari eta enpresen sorrerari lotuta daude, eta, bereziki, oinarri teknologikoko enpresa berriak finantzatzearen arloa lantzen du. Ikertzaile gisa egiten du lan GEM (Global Entrepreneurship Monitor) nazioarteko ikerketa partzuergoan, GEM Euskadi eskualdeko taldeko kidea baita 2006. urteaz geroztik, eta lurralde horretan ekintzailetza jarduera neurtzen duten urteko txostenaren argitaratzearen ardura du (http://www.gem-spain.com/).

Jorge Aranzabe Pablos 

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGECR, S.A. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketako Inbertsioen zuzendaria SGEIC. Start-upak finantzatzeko eragiketa askotan parte hartu du, Euskadin.