Ekintzailetzarako aukerak landa ingurunean eta itsasertzean. Zatoz esperientzia inspiratzaileak ezagutzera

Osteguna, 2.   10:00-10:45

Kultura ekintzailea

Hizlaria/k

Leire Zaballa

Ingeniari agronomoa, Ekintzailetza eta Prestakuntza arloko teknikaria HAZIn

Beren esperientziak aurkeztuko dituzten enpresak:

DELIKATETXE kooperatiba elkarte txikia

Elikagaigintza oiloen baserrietako azpiproduktuetatik abiatuta

Elorrion kokatutako kooperatiba bat da eta saldak, hanburgesak, tipula konfita, porru botatuak eta txakurrentzako janaria egiten dute Eusko Label eta Reyno Gourmet arrautzak eta arrautza ekologikoak jartzen dituzten oiloen baserrietan ekoitzitakoaren hondakinak aprobetxatuta.

Ekonomia zirkularra.

Helburu argia: elikagaien hondakinak murriztea eta gure tokiko ekoizleei laguntzea.

ERROTIK

Behi gazta.

Kepa Agirregoikoa Fraisoroko nekazaritza eskolan ikasi zuen.

Esnetarako eta haragitarako gaitasun mistoko behien ustiategi txiki bat du (Austriatik datorren Fleckvieh arraza), eta ekoitzitakoaren eraldaketa prozesua egiten du gazta eta jogurta bihurtzeko, eta produktuak zuzenean merkaturatzen ditu

GUIKURI MODA

Jantzi denda.

Arropa denda hau Muruan ireki zuten lehendabizi, 2010ean, eta ondoren Manurgara eraman zuten. 2020tik 9 metroko autobus bat dute herriz herri joateko.

Sustatzaileak Nuria Lopez de Letona eta Marisa Suso dira.

Gainera, beste bazkide batzuekin batera, landa apartamentu batzuk kudeatzen dituzte Muruan.

 

AXALKO / TXIRBIL COOP

Zurgindegia.

TXIRBIL enpresak bizikletentzako koadroak egiten ditu hainbat espezietako zurarekin. Zehazki, pagoarekin eta astigarrarekin (egiturazko oinarri gisa), gereziondoarekin eta intxaurrondoarekin (itxura estetikoa nabarmentzeko) eta izeiarekin (barnealdean, arintzeko). Dena da posible egurrak konbinatuz gero: estetika edo arintasuna, bezeroak eskatzen duenaren arabera.

Axalko zur teknikoko eta errendimendu handiko zuntz naturaleko koadro pertsonalizatua da, txirrindulari bakoitzaren behar espezifikoetara egokitua.

Laburpena

Helburuak

    • Landa ingurunean eta itsasertzean balio katean ekiteko HAZIren programak eta zerbitzuak hedatzea.
    • Landa ingurunean, itsasertzean eta elikaduraren balioaren katean ekiteko aukera dagoela jakinaraztea, programa horien ekintzaileek esperientzia errealak azalduta.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema